Aizkorri-Aratz PN (Anduetza)

Anduetza Parketxea Zegamako Anduetza baserrian kokatzen da. Aizkorriren magalean egonik, Aizkorri-Aratz parke naturalaren aberastasun natural, kultural eta paisajistikoaz gozatzeko leku paregabea.

MUSEOA ETA AIZKORRI

Anduetza Parketxeak Aizkorri-Aratz parke naturala ikusteko, sentitzeko eta interpretatzeko beste modu bat aurkezten digu; ez digu soilik parkeko natura aberastasuna erakusten, honekin bat mendeetan zehar naturaren eta gizakiaren arteko elkarbizitzak sortu duen paisaia kulturala ere erakusten du.

Anduetza Parketxearen lehenengo solairuan bisitariak Aizkorri-Aratz parke naturala bertatik bertara ezagutzeko bidai bat egingo du: Gipuzkoako kostaldetik abiatuz, Erdi Aroko Errege-bidean barrena Gipuzkoako gailurreraino, Aizkorriraino eta bere izena hartu duen parke naturaleraino egiten den bidaia. Zegama eta Gipuzkoa eta Arabako Partzuergo Nagusia ezagutuko ditu gero eta azkenik, “Basoaren Ahotsa” ikus-entzunezkoaren bitartez zentro honen muinean murgilduko da.

Bigarren solairuan Zegamako herritarrek modu berezian egingo diote ongi etorria eta urteetan zehar euren lagunik kuttunenak izan diren pagomotzen eskuetan utziko dute. Hauen eskutik gizakiaren eta basoaren arteko bizikidetza, antzinako lanbideak eta urte askotan jaso duten ezagutza jasoko du.

Ondoren “San Adrian, denboran zehar igarobidea” erakusketak Aizkorri-Aratz parke naturaleko gunerik esanguratsuenetariko batetara gerturatuko du bisitaria, San Adriango kobara. Erakusketak, San Adrianen egin diren indusketa arkeologikoen ondorioz topatutako piezak ditu ikusgai, eta altxor hauen eta panel batzuen bitartez historian zehar estrategikoa izan den gune honetako berezitasunak ezagutzera ematen dira.

Eta azkenik, eraikinaren erraietara jaitsiz, baso berezia benetan han aurkituko duena. Bertan, bisitariak mundu osoko 173 zuhaitz espezie ezberdinez osatutako enbor bildumarekin egingo du topo. Eta horren osagarri, Imanol Artolaren mundu osoko 1500 bat egur lagin ezberdinez osatutako xiloteka.

_____________________________________________________________________

En Zegama, situado en el caserío Anduetza, se encuentra Anduetza Parketxea (casa del parque Anduetza). Localizado al pie de la sierra de Aizkorri, es el lugar idóneo para contemplar la riqueza natural, cultural y paisajística del parque natural Aizkorri-Aratz.

En la primera planta de Anduetza Parketxea el visitante realizara un viaje a vista de pájaro para conocer al parque natural Aizkorri-Aratz. Partiendo desde la costa guipuzcoana y siguiendo el Camino Real medieval llegara a la cumbre de Guipúzcoa, a Aizkorri. A continuación conocerá Zegama, Guipúzcoa y la Parzonería General de Guipúzcoa y Álava para acabar con el audio-visual “la voz del bosque” donde profundizara en las raíces del centro.

En la segunda planta los herederos de los bosques de Zegama le darán la bienvenida de un modo peculiar y le dejaran en manos de sus amigas más queridas del bosque, las hayas trasmochas. Podrá entender la convivencia entre el hombre y el bosque, retroceder en el tiempo conocer antiguos oficios y sumergirse en los antiguos bosques de este entorno.

A continuación la exposición “San Adrian, un paso a través del tiempo” le acercara a uno de los lugares más emblemáticos del parque natural, a la cueva de San Adrian. En la exposición se exhiben las piezas encontradas en las diferentes excavaciones arqueológicas realizadas en el lugar, y con la ayuda de unos paneles el visitante conocera los detalles de este lugar estratégicamente importante a lo largo de la historia.

Y para finalizar bajando a los cimientos del caserío Anduetza, podrás descubrir un bosque muy peculiar, con más de 173 especies diferentes de troncos de árboles de todo el mundo y más de 1500 tablillas de madera que conforman una xiloteka.

Advertisements

Utzi iruzkin bat / Deja un comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s