Geroz eta gutxiago falta da Landare Berezien azokarako Iturraranen

Apirilaren 25 eta 26ean Iturrarango Landare Berezien XVIII. azoka ospatuko da Pagoeta Natura Parkean.

Urtez urte geroz eta jende gehiago biltzen den azoka honetan landare bereziak erosteko aukera ere handitzen doa, mintegi partehartzaileak ere geroz eta gehiago etortzen baitira. Aurtengoan 49 mintegizale izango dira eta landare espezialitate ugari dakarzkite, baratzarako landareak, lorategi eta balkoietarako zuhaitz eta zuhaixka bereziak, sukaldaritzan erabilgarriak diren landareak, uretako eta erriberako landareak, haragijaleak, fruitu arbolak, usaindunak, eta hainbat eta hainbat,… beraz denetarik ikusi eta erosteko aukera izango duzue bi egun horietan.

Urtero bezala azokagunera iristeko autobus bereziak jarriko dira Aia, Orioko Txurruka eta Zarauztik.

Jan-edaneko zerbitzua eta kontsigna zerbitzuak ere izango dira, bai eta bisita gidatu bereziak ere Biodibertsitatearen lorategira.

Igandean berriz, Aiako plazan azoka gehigarria egongo da: garaiko landareak, loreekin eginiko ukendu eta olioak, artisautza, ehun naturalekin eginiko jantziak e.a.

Informazio gehiago

Utzi iruzkin bat / Deja un comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s