Eta hala bazan eta ez bazan…

20191201_114609[1]

Gaur goizean, abenduko lehen egunean, Arantzazuko Parketxean Marimundukoren ipuin harrigarriak ezagutzeko aukera izan da. Orain arte urtero ibili izan da Ataungo Barandiaran museoan eta Zegamako Anduetza parketxean kondaira zirraragarriak kontatzen baina aurten estreinekoz izan da Arantzazun.

Pertsonaia mitologikoen laguntzaz, sorginen amak Euskal Herriko hainbat ipuin eta kondaira kontatu dizkie bertaratutakoei. Ongi etorri beroa jaso dute Marimunduko, Patxi, San Martin txiki eta Torto begibakarrak, oñatiar ugari inguratu baita hauek ikustera. Eta tarteka beldur pixka bat pasatu badute ere, asko gozatu dute euskal kondairak entzuten eta ikusten.

20191201_115022[1]

Eskerrik beroenak, beste behin, Ataungo Jentilbaratza Elkarteari, Joxe Miel Barandiaranek ongi jasotako Euskal Herriko mitologia Oñatira ekartzeagatik horren modu gozagarrian. Eta nola ez, bertaratutako jende guztiari, ekimen honetara animatzeagatik.

Marimundukok esan bezala, jarrai dezagun gure haurrei kondairak kontatzen! Eta hala bazan eta ez bazan… sar dadila kalabazan eta atera dadila Oñatiko plazan!

 

 

 

Utzi iruzkin bat / Deja un comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s