URUBIAK, HONTZAK ETA MIKAK BERRIRO HEGAN PAGOETAKO BASOETAN

Azaroaren 29an, ostirala, Igeldoko Arrano Etxean sendatutako hainbat hegazti askatuko dira Iturraran Parketxean. Arrano Etxean,  arrazoi desberdinak direla medio zauritutako edo gaixotutako animaliak sendatzen dituzte eta hauek ahalik eta lasterren beren ingurune naturalera itzultzea da haien xedea.

Arratsaldeko 17:30etan emango diogu hasiera askatze ekitaldiari. Lehenbizi, basozain batek, hegazti hauei buruzko azalpenak emango dizkigu eta baita zauriturako hegaztiren bat topatu ezkero jarraitu beharko genukeen protokoloa ere. Ondoren, urubiak, hontza eta mikak askatuko dira.

Familian egiteko plan ederra proposatzen dizuegu beraz Iturraran Parketxetik, hegaztiak gertutik ezagutu eta askatasunean mendira nola itzultzen diren ikusiz.

Zatozte gurekin momentu magiko hau bizitzera!

 

Utzi iruzkin bat / Deja un comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s