Aloña lainopean

20190720_192113

Atzo iluntzean ospatu zen aurtengo Aloña ilunabarrean mendi-irteera klasikoa. 18:30etan elkartu ginen Arantzazuko Parketxean eta bertatik maldan gora abiatu ginen, ilunabarraren ehizan. Eguraldi grisa irten zelarik, lainoak eta euri langarrak hartua zuten Aloña-Aizkorri mendilerroa. Atzokoan beraz, Aloñak bere alderik misteriotsuena eskaini zigun, laino artean ia gurutzea ezkutatuz. Giro ederra, ordea, ez zen inongo momentutan falta izan.

20190720_210017

Tontorrean mokadutxo bat jan ondoren Larramu txabolan kafe goxoa genuen zain, musikaz eta anfitrio ezin hobeez lagundurik. Gauaren iluntasunak guztiz harrapatu aurretik beherantzko bideari ekin genion frontalak piztuta, ibilbide irisgarrian barrena gaueko 23:00ak aldera parketxera iritsi ginen arte. Elkar agurtu eta partaide bakoitza bere herrira habiatu zen, ohearen goxotasunera itzultzeko gogoz.

IMG-20190721-WA0034

Mila esker bide osoan zehar gidatu gintuzten Arantzazuko Adiskideei eta mendi-irteerara animatu zineten guztioi!

Advertisements

Utzi iruzkin bat / Deja un comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s