Igaratzako Historiaurreko altxorrak ezagutzeko ibilaldi gidatua Jose Antonio Mujikarekin

Historiaurreko Aztarnak IGARATZA2019

Gutxi dira Gipuzkoan Aralar bezalako tokiak eta are gutxiago Igaratza bezalako bazterrak. Paisaia hunkigarriaz gainera, bisitariak aziendaren zintzarriek onduriko doinuaz goza dezake han; hitz bitan, bakea senti daitekeen txoko urri horietakoa da Igaratza, hiri-eremutik gertu, baina, era berean, oso urruti dagoen paradisu txiki bat.

Igaratzaraino hurbildu eta arreta pixka bat opa diona segituan ohartuko da gizakiak aspaldidanik erabili duen lekua dela, han dauden zutarri txundigarriak eta bi trikuharri ikusgarriek erakusten duten bezala. Aztarna horiek bezain ezagunak izan ez arren, Igaratzan badira, baina, altxor gehiago, ez nolanahikoak gainera.

Izan ere, 2012. urtetik aurrera, Euskal Herriko Unibertsitateko Jose Antonio Mujika irakasleak zuzenduriko ikerketa-taldeak, miaketa lanaren ondorioz Igaratzan idorotako zenbait elementutan nahiz lehendik (batez ere Barandiaranen lanari esker) ezagutzen ziren beste egitura batzuetan arkeologikoki esku hartu du, behin baino gehiagotan emaitza harrigarriak lortuz, Beaskinarte eta Aiatzio izeneko guneetan egindako aurkikuntzak lekuko. Ez alferrik, Mujikaren taldea 2003. urteaz geroztik ari da lanean Enirio-Aralarko mankomunitatearen esparruan.

Lehendik ezagutzen ziren altxorrak hobe ulertzen laguntzeko eta, bereziki, berriki aurkitu direnak aurkezteko, Gipuzkoako Parketxe Sarea fundazioak ibilaldi gidatua antolatu du Igaratzara ekainaren 15ean (larunbatarekin)Jose Antonio Mujikaren gidaritzapeanantolatu ere.

Ibilaldia 9:00etan abiatuko da Lizarrustiko parketxetik eta itzulera ordua 18:00etarako aurreikusten da. Egun pasa eder baten proposamenarekin dator, beraz, oraingoan Aralarko Parketxea. Hamaiketakoa, bazkaria, ura eta oinetako egokiak eramatea beharrezkoa da. Ibilaldiaren luzera eta malda direla eta, irteera hau mendian ibiltzea ohituta daudenei zuzenduta dago. Azalpenak euskaraz emango dira eta prezioa 5€-koa da pertsonako. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko: barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net / 943 180 335 / 688 895 069.

Utzi iruzkin bat / Deja un comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s