Ezkutuko animaliak ikusiz ikasten

Herpetofaunaren inguruan Gipuzkoako Parketxeetan antolatu diren ibilaldien barruan, pasa den igandean gauzatu zen irteera hauen azkenetarikoa Aralarren. Ander Izagirreren gidaritzapean eta eguzkia lagun, Lareoko urtegirantz abiatu ginen. Anfibioen eta narrastien inguruan hedatuta dauden mito zein beldur asko uxatu zizkigun Anderrek, animalia talde harrigarri honen bitxikeriak azaltzen zizkigun bitartean.

IMG_20190602_105618_173

Argazki eta azalpenekin konformatu beharko genuela pentsatzen hasiak ginenean… arrabioa atera zen arroka baten azpitik! Handik aurrera, eguraldiari eta Anderren lanari esker, beste zortzi espezie ikusteko aukera izan genuen. Beti ere errespetuz, ikusezinak ematen duten animalia hauek bertatik bertara ezagutzeko aukera paregabea izan zen. Suge gorria ikustea kosta zen, baina baita lortu ere!  Mila esker gerturatutako guztioi zuen jakinminarengatik eta gurera etortzeagatik eta… beste bat arte!!

Azken saio bat gelditzen da Aiako harria Natura Parkean, beraz, deitu Arditurri Parketxera eta eman izena lekurik gabe gelditu nahi ez baldin baduzue! Informazio eta erreserbak: 943 49 50 69 / arditurri@gipuzkoamendizmendi.net

IMG_20190602_120359_279

Utzi iruzkin bat / Deja un comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s