Ateak zabalik Museoen Nazioarteko Egunean

Museoen Nazioarteko Egunaren ospakizunekin bat eginez, maiatzaren 18an (larunbatez), doan izango dira Gipuzkoako Parketxeetako sarrerak. Gonbidapen zabala luzatu nahi dizue Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak gurera gerturatzeko eta barrutik ezagutzeko; 6 parketxe zein baino zein interesgarriago bisitariaren eskura Gipuzkoako 5 herrietan (ordutegia 10:00etatik 14:00etara).

ANDUETZA PARKETXEA (Zegama)

ARANTZAZU PARKETXEA (Oñati)

ARDITURRI PARKETXEA (Oiartzun)

BARANDIARAN MUSEOA (Ataun)

ITURRARAN PARKETXEA (Aia)

LIZARRUSTI PARKETXEA (Ataun)

Bide batez, maiatzaren 22an ospatzen den Bioaniztasunaren Nazioarteko Eguna dela eta, zilegi dakigu gogoraraztea aurten ere Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak hainbat ibilaldi antolatu dituela. Alde batetik, anfibio eta narrastiak ezagutzeko ibilaldiak gauzatuko dira datozen bi igandetan (Aiako harrian maiatzaren 26ean eta Aralarren ekainaren 2an), eta bestetik, gure mendietako larreen bioaniztasuna ezagutzeko ibilaldiak izango dira, maiatzaren 26ean Arantzazun eta ekainaren 30ean Aiako harrian (igande honetarako programatuta zegoen Aralarko ibilaldiaren data aurreikusita dagoen eguraldi iragarpen txarra dela eta aurrerago berrezarriko da). Gaiak interesgarriak dira ezbairik gabe eta ondorioz aukera paregabeak dira gure lurraldeko ondare naturalaren aberastasunaz jabetzeko. Zain izango gaituzue.

Utzi iruzkin bat / Deja un comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s