Asteburu honetan, zatoz Iturraranera eta goza ezazu Landare Berezien 17. Azokaz!

Asteburu honetan, apirilak 27 eta 28, Iturrarango Landare Berezien 17. Azoka ospatuko da Pagoeta Natura Parkean.

Dagoeneko Iturraran Lorategi Botanikoa udaberriko kolorez eder badago ere, aste bukaera honetan oraindik koloretsuago eta ikusgarriago izango da! 50 mintegizale izango ditugu, 48 postutan banatuak, beraz denetarik ikusi eta erosteko aukera izango duzue larunbatean nahiz igandean.

Azoka berezia da inolaz ere Iturraranekoa. Urtero, kalitate goreneko landareak dakarzkigute urrutitik nahiz gertutik datozen mintegizaleek. Kontu handiz hautatutako mota eta barietate ezberdinak: antzinako Larrosa barietate usaintsuenak, forma eta kolore desberdinetako Pelargonioak, Kameliak, Magnoliak, Hortensiak, tropikalak, Pirineotakoak, zitrikoak, aromatikoak, gozagarriak, iratzeak,  hautatutako zuhaixkak eta zuhaitzak, eta beste asko!

Bertara gerturatzeko, urtero bezala, Iturraraneko azoka gunera iristeko autobus bereziak jarriko dira Aia, Orioko Txurruka eta Zarauztik.

Jan-edaneko zerbitzua eta kontsigna zerbitzuak ere izango dira, bai eta bisita gidatu bereziak ere Biodibertsitatearen lorategira.

Igandean, aldi berean, Aiako plazan azoka osagarria izango da, zenbait landare postu eta  landareen inguruko produktuen postuekin.

Beraz, egunpasa ederra egin nahi duenak badu nahikoa aukera, bertan, aste bukaera honetan!

Hona hemen azokako krokisa eta informazioa:

Iturrarango Landare Berezien 17. azoka.

Dena prest Iturrarango  Landare Berezien 17. azokarako!

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Advertisements

Utzi iruzkin bat / Deja un comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s