Asteburua ekintzez betea datorkigu Iturraran Parketxean

Apirilaren 6an (10:00etan) Txoriak bere kantuen bidez ezagutzeko ibilaldia

Ez dago zalantza handirik udaberrian sartu garela, aze zalaparta dabilkitena Iturraran inguruan bizi diren txoriek. Zer ote du txantxangorriak? zeni ari zaio kaxkabeltxa?

Berriketa horiek gehiago ulertarazten eta txori mota ezberdinen kantuak ezagutzen laguntzeko Zarauzko Arkamurka Natur taldeko Eneko Azkue aditua izango dugu gurean.

Arantzazun hasi ziren eta Iturraranen jarraituko dugu ibilaldi berezi  hauekin eta ondoren Gipuzkoako Parketxe Sareko  beste  Parketxeetan ere izango da aukera.

Hartu kataluxak eta etorri hegaztiak ezagutzera!

Azken plaza gutxi batzuk geratzen dira libre.

Informazioa eta erreserbak:  iturraran@gipuzkoamendizmendi.net  –  943 83 53 89

Apirilaren 7an (goizeko 10:30etan hasita) Altxorraren bila jolasa burutuko da Iturrarango lorategi botanikoan

Gipuzkoako Orientazio Taldeak ezarririko orientazio zirkuituetako batean ALTXORRAREN BILA jolasa burutuko dugu. Orientazio mapa baten laguntzaz Iturrarango Lorategi Botanikoan balizak topatu beharko dira.

Oso arrakastatsua izaten ari da jolas hau, familiek, orientatzen ikasteaz gain animalia, landare eta naturako elementuei buruzko ezagutza jasotzen baitute jolasean ari diren bitartean.

Sorpresak egoten dira dira partaide guztientzat.

Plaza guztiak beteta daude.

Advertisements

Utzi iruzkin bat / Deja un comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s