“Pirinioetako burdinaren bidea” erakusketa Iturraranen ikusgai, Agorregiko burdinola nagusiari ohore eginaz

Martxoaren 5etik 24ra bitartean, asteartetik igandera, goizeko 10:00etatik 14:00ak bitartean Iturraran Parketxean  izango da ikusgai erakusketa ibiltaria.

Erakusketa honek Euskal Herrian hain garrantzitsua izan den burdinaren industria  ezagutzera eman eta ondare hori sustatzea du helburu. Andorran jarri zen martxan, handik kataluniara eta Frantziara joan zen, eta orain gure lurraldean ikus dezakegu. Elgoibarko Makina erramintaren museoan, Eibarko Armagintzaren museoan eta Azpeitiko Burdinbidearen museoan egon ondoren, Iturraran Parketxera iritsi zaigu, Agorregiko burdinola nagusiari ohore eginaz.

Formato handiko 24 taula eta Iturrarango etnografia erakusketako elementuen bidez, bisitariak aukera izango du mendeetan zehar burdinak Pirineoen bi aldeetan osatu zuen kultur ondare aberatsa ezagutzeko. Kultur ibilbidearen lurraldeetako lau hizkuntza ofizialetan idatzitako deskribapen testu laburrak ditu: euskaraz, katalanez, frantsesez eta gazteleraz.

Bidenabar gogorarazi, Iturraran Parketxetik gertu dagoela Agorregi,  Pagoeta mendiaren magalean jaiotzen diren erreketako urak biltzen diren bailaran. Oinezko bide desberdinak daude bertaratzeko.

Agorregiko burdinola eta errotek negu sasoian itxita egon ondoren, datorren igandetik aurrera (martxoak 3)  ateak irekiko dituzte eta lanean ikusteko aukera izango da 11:30etatik aurrera. Biak batera ikusteko aukera paregabea da, bisitaren aurretik edo ondoren Iturraranen egongo gara zuen zain.

Agorregi XVIII. mendeko  monumentu multzo bat da, ur ustiapen mota desberdinen adierazgarri ezin hobea (burdinolak eta errotak).

Agorregiko burdinolaren testuinguru historikoaz esan dezakegu, aipamen zaharrenak XV.mendean ezagutzen direla; garai hartan gertu bere etxea zuen Laurgaineko jaunaren jabetzakoa zen. 1530. urtean itxi eta abandonatu zen. Hala ere, errota batek lanean jarraitu zuen, eta horri beste bat gehitu zitzaion XVII. mendean. Errota horiek 1754ra arte erabili ziren. Urte hartan, haien jabe zen Joakin Lardizabal jaunak gune hidrauliko berri bat eraikitzea erabaki zuen. Frantzisko Ibero, Euskal Herriko arkitekto entzutetsuenetako bati enkargatu zion.

Iberok sistema iraultzaile bat diseinatu zuen, ibai arroaren ur baliabide eskasak ahalik eta gehien ustiatzeko. Ia 2 km-ko hedadura duen ubide-sare zabala prestatu zuen 2 aldaparo mailakatuta  zituen burdinolak behar zuen ura biltzeko. Goiko aldaparotik  ura hauspoen gurpilera erortzen zen eta horrela horiek labean airea sartzen zuten eta burdina egiteko beharrezkoak ziren tenperaturak, 1.300ºC ingurukoak, lortzen ziren. Ura beheko aldaparoan jasotzen zen berriro eta agoa edota ezpurutasunez betetako burdin-masa lantzeko erabiltzen zen mailua mugiarazten zen. Gainera beheko aldapara honetatik atzeko aldean zegoen arto-errota bat ere ibilarazten zen.

Minerala Bizkaitik ekartzen zuten batez ere, eta itsasoz iristen zen Orioraino ontzi txikietan. Ikatza berriz inguruetako mendietan egiten zen.

Burdinolak nazioarteko programa arkeologiko esperimental bat aurrera eramateko balio izan du. Programa horren bidez,  bere garaian burdinoletan egiten zen moduan, berriro burdina egitea lortu da. Aldi berean Lardizabal-Iberoren proiektuaren akatsak agerian gelditu dira eta euri ugariak zudenean soilik funtzionatu zezakeela ikusi da.  Dirudienez, Iberoren proiektuak porrot egin zuen eta instalazioak zerrategi hidrauliko bat eraikitzeko aprobetxatu ziren.

Iturraran Parketxean erakusketa ikusgai Martxoaren 5etik 24ra bitartean, 10:00etatik 14:00ak bitartean.

PIRINIOETAKO BURDINAREN BIDEKO ONDARE INDUSTRIALAREN INFORMAZIO GEHIAGO 

Informazio gehiago:

Telf: 943 83 53 89  –   iturraran@gipuzkoamendizmendi.net  –  http://www.parketxesarea.org

Desde el 5 al 24 de Marzo, de martes a domingo, y en un horario de 10-14h se podrá visitar en Iturraran la exposición itinerante de “La Ruta del Hierro en los Pirineos”.

Esta exposición tiene como objetivo, el dar a conocer la importancia que la industria del hierro ha tenido y aportado a nuestra historia. Se expuso por primera vez en Andorra, para continuar sus pasos por Cataluña y Francia, hasta llegar a Euskadi. Después de pasar por el Museo de Maquina y Herramienta de Elgoibar, el Museo de Armas de Eibar y el Museo del Ferrocarril de Azpeitia, llega al Parketxe de Iturraran en honor a la Ferrería de Agorregi.

Mediante los 24 módulos de la exposición itinerante y los diferentes elementos etnográficos del museo Iturraran, el visitante podrá conocer el patrimonio cultural del hierro de ambos lados del Pirineo. Presenta textos descriptivos cortos escritos en las cuatro lenguas oficiales de los territorios: euskera, catalán, francés y castellano.

Agorregi se encuentra muy cerca del Parketxe Iturraran, en el valle donde se juntan los ríos que bajan del monte Pagoeta. Se puede acceder por diferentes senderos.

A partir de este domingo 3 de marzo, se podrá ver en marcha el complejo ferro-molinero de Agorregi, comenzando la visita guiada a las 11:30 de la mañana. Una oportunidad única para poder disfrutar tanto de ésta visita, como la exposición de Iturraran. 

Agorregi es un conjunto monumental, datado en el siglo XVIII que incluye una ferrería y varios molinos, mostrando de forma excepcional distintas formas de aprovechamiento hidráulico.

Los datos más antiguos son del siglo XV; en esa época pertenecía al señor de Laurgain que tenía su casa en las inmediaciones. Se cerró y abandonó el año 1530, aunque en el mismo lugar se mantuvo un molino en funcionamiento, al que se sumó otro más en el siglo XVII. Los dos molinos permanecieron en uso hasta 1754, fecha en la que Joaquín de Lardizabal decidió renovar totalmente las instalaciones. Encargó el proyecto a Francisco de Ibero, uno de los arquitectos más renombrados del país.

Ibero diseñó un sistema para aprovechar al máximo los recursos de agua de la zona. Construyó una red de canales de casi 2 km de extensión para alimentar una ferrería con dos depósitos de agua, colocados de manera escalonada. El agua del depósito más alto movía la rueda de los fuelles que inyectaban aire en el horno para alcanzar los 1.300ºC necesarios en el proceso de elaboración de hierro.  El agua se recuperaba en el depósito de más abajo y con ella se movía la rueda de un martillo de grandes dimensiones. Con este martillo se trabajaba la masa de hierro bruta obtenida en el horno y se preparaban los tochos. Este depósito inferior también servía para que funcionara un molino anexo por la parte trasera. El mineral procedía fundamentalmente de Bizkaia y llegaba por vía marítima hasta Orio en pequeñas embarcaciones. El carbón se elaboraba en los montes de las cercanías.

En esta ferrería se ha llevado a cabo  un programa internacional de arqueología experimental en el que  se ha conseguido hacer hierro siguiendo el método característico de las ferrerías, y se ha podido comprobar, también, que el proyecto de Lardizabal-Ibero fracasó por falta de agua. De hecho, la ferrería se abandonó al poco de finalizar las obras de construcción y sus instalaciones se aprovecharon para habilitar una serrería hidráulica.

Desde el 5 al 24 de Marzo, de martes a domingo,  se podrá visitar la exposición  itinerante de “La Ruta del Hierro en los Pirineos” en Iturraran.

MAS INFORMACIÓN EN TORNO A LA RUTA DEL HIERRO EN LOS PIRINEOS

Más información:

Tel: 943 83 53 89   –  iturraran@gipuzkoamendizmendi.net  –  http://www.parketxesarea.org

 

Utzi iruzkin bat / Deja un comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s