Pagoetako Parke Naturalaren helburu nagusienetako bat, inguruan ematen diren ohiko bizimoduen kontserbazio eta sustapenerako laguntza bat izatea da. Bide horretan, gure kultura eta ekonomiaren gakoetako bat den baserriaren etorkizuna, kalitatezko produktuak ekoiztu eta eskaintzean oinarritzen da.
2003. urtean Pagoetako Parke Naturalak azoka egitarau bat jarri zuen martxan, ekoizleek festa giro batean beraien produktuak plazaratu ditzaten. Etapa berri hau, urtean behin ospatzen den Landare Berezien Azokarekin hasi genuen: landare eta lore aukera zabal bat eskaintzea du helburu, gure baratzetan, leihoetan eta lorategietan ezagutzen ez direnak, ingurumenarekin errespetuz jokatzen duen eskulangintzako jarduerak erabiliz bakarrik lortzen direnak. Aurtengoan 17. azoka burutuko da eta jada 49 mintegi ditugu izena emanda: Belgika, Frantzia, Espaina, Katalunia eta Euskal Herriko txoko ugarietatik datoz eta urte osoan burutzen duten lana izango dute erakusgai.
Urtez urte azokara gerturatzen den jende kopurua gehitzen doa eta baita Euskal Herritik kanpoko bisitariena ere. Oraindik ez baduzu ezagutzen ez galdu aurtengoa, apirilaren 27 eta 28an Iturraranen itxaroten zaitugu.