Tradizioa gaurkotasunez betea

Iztueta Baserria_Otsailak 17

Iztueta Baserriak bere abereak, ukuilua, zelaiak, esnetegia eta baserria erakutsi nahi dizkie jarduera honetara bertaratzen diren bisitari guztiei. Baserriko bizimodua ezagutzeaz gain ekoizten dituzten kalitate handiko produktuak dastatzeko aukera izango dute bisitariek, eta, bide batez, Aralarko ingurune paregabeaz gozatzekoa.

Iztueta Baserrian belaunaldietako esperientzia dute esne behiekin lan egiten. Beren animalien ongizatea eta elikadura zaintzen dituzte, ingurugiroa eta jasangarritasuna oinarri hartuta. Gainera, ziklo guztiaz arduratzen dira, beren produktuetan kalitate gorena bermatzeko. Iztuetan oso barneratuta dute behiak direla proiektu horien ardatz nagusia; behiek eskaintzen dieten esnea da euren sorkuntza guztien oinarria eta, esnea goi mailakoa izateko, behiak ere halakoak izan behar dute, beraz, euren zaintza egokian oinarritzen da lanaren parte handi bat. Esan beharra dago lan guzti hau, behar bezalako fruituak ematen ari dela, duela gutxi jaso baitute jogurt hoberenari zilarrezko domina.

Aralarko parketxe hedatuko aurtengo jarduera berezien egitarauari hasiera emateko, familian igande goiz eder bat pasatzea proposatzen dizuegu, beraz,  Iztueta Baserrian, datorren otsailaren 17an, igandea.

Hitzordua goizeko 11:00etan izango da baserrian bertan eta 2 orduko iraupena izango duen bisita egingo da. Aurrez izena ematea ezinbestekoa da, Aralarko Parketxearekin harremanetan jarriz 943 18 03 35 / 688 895 069 telefonoen bidez edota korreo bat idatziz barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net helbidera.

Ez galdu aukera hau eta zatozte gurera!

Utzi iruzkin bat / Deja un comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s