Muniskuegañeko multzo megalitikora, Zilegimendietan barrena

Dolmenak, cromlechak, zilegimendiak, saroiak, zuhaitz lepatuak, leku-izenak…

Gutxi dira Gipuzkoan Muniskuegaña (Mulisko gaña) bezain toki kitzikagarriak. Lehenik eta behin, kokapenarengatik eta handik dagoen ikusmirarengatik; izan ere, besteak beste, behinola Urumeako Zilegimendiak izan zirenen zati handia bertatik bertara ikusten da handik, gertu-gertu, esku-eskura. Hango mendiak, basoak, larretokiak, errekak…, a zer nolako ikuskizuna!

Bigarrenik, Muniskuegañan dagoen multzo megalitikoarengatik: zutarri bikaina, zista bikoitz paregabea, hiru cromlech, zein baino zein dotoreagoak… Leku gutxitan dago horrelako arkeologia ondarea hain eremu txikian.

Paisaia zoragarriaz gainera, bidean zuhaitz lepatuekin, saroiekin, betizuekin eta beste hainbat altxorrekin goza daiteke. Eta, jakina, ezin ahantzi bide erdian dagoen Pozontarriko lepua izeneko dolmena.

Hori guztia gutxi balitz, Muniskuegañeraino iristeko bidea erraza eta egokia da, edonork egiteko modukoa. Alde horretatik ez dago aitzakiarik.

Gidariari dagokionean, (Luis Mari Zaldua Etxabe) urnietarra da eta urteak eman ditu alderdi hura guztia zehazkiro ezagutzeko ahalegina egiten. Onomastikaria denez gero, inguru hartako toki-izenen berri ere emango du, besteak beste.

Aukera ederra eskaintzen du, beraz, Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak, urriaren 27an, larunbatez, udazkenaz gozatuz, goiz-pasa polita egiteko. Jarduera doan da eta izena ematea ezinbestekoa.

Muniskuegaña_2018.jpg

Advertisements

Utzi iruzkin bat / Deja un comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s