Saguzarrak, ugaztun hegalari harrigarriak

Parketxeetako klasiko batekin gatoz oraingoan. Aurtengoan ere, saguzarrak gertutik ezagutzeko aukera ekainiko dugu. Hainbat saio antolatu dira larunbat iluntzeetan, eguzkia sartzen denean eta inguruak misterioz betetzen direnean…

Lehenengo saioa Aizkorri Aratz Natura Parkean ospatuko da, irailaren 29an Arantzazuko Parketxean. Beldurrak alde batera utzi eta izaki misteriotsu hauek ezagutzeko aukera paregabea! Elkargunea parketxea bera izango da eta arratsaldeko 20:00etan emango zaio hasiera jarduerari. 

Parketxeko inguruetan saguzarrak bilatzen hasi aurretik, Ane Caro eta Unai Baroja adituek, ugaztun hegalari hauen ezaugarriak azalduko dizkigute. Gainera, gerturatzen direnek, aplikazio bati esker, saguzarrak entzuteko aukera izango dute iluntzen duen bitartean, hau baita saguzarrak behatzeko momenturik egokiena.

Plaza mugatuak daude, erreserba egitea beharrezkoa da beraz.

Ugaztun hegalari harrigarri hauek ezagutzera etorri nahi al duzu? 

Informazio gehiago eta erreserbak: 943 78 28 94 / 699 33 51 83 / arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net

Saguzarrak2018

Advertisements

Utzi iruzkin bat / Deja un comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s