Biharko iragarrita dagoen eguraldia dela eta, urteroko mendi-irteera arrakastatsu hau egunez aldatzea erabaki da. Bihar ospatu beharrean, eguraldiari bigarrengo aukera bat emango diogu eta ea hemendik aste betera ilunabar zoragarri batez gozatzeko aukera eskaintzen digun… Izena emateko epea zabalik dago, beraz, astebete gehiagoz.
Anima zaitezte eta etorri uztailaren 28an Gorgomenditik ilunabarra bizitzera!