Bi zapelatz gehiago Arantzazuko zeruan

Gaurko aurreikusita zegoen hegazti askatzea arrakasta handiz burutu da Arantzazuko inguruetan. Giro goibela egon arren, 40 parte-hartzailetik gora inguratu dira parketxera momentu polit hau bizitzeko gogoz.

Ondoezik dagoen animaliaren bat topatuz gero, zer egin behar den eta nola jokatu behar dugun adierazi ostean, Arrano Etxeak egiten duen lan garrantzitsuaren inguruan mintzatu gara Arantzazuko Parketxearen barruan (animaliak gaixotzen diren kasuistika desberdinak aztertu ditugu, berreskuratze zentroan nola sendatzen dituzten, basafauna manipulatzerakoan hartu beharreko neurriak…).

Azkenik, irrikitan geunden bi hegaztiak gertutik ikusteko, eta, kanpora irten gara basozainaren eskutik azken azalpenak entzun eta gure lagunak askatzeko: han abiatu dira, lehenengo bata eta gero bestea, indar handiz hegan behelaino artean begi bistatik galdu ditugun arte… momentu benetan ziraragarria eta aho zabalik geratzeko modukoa!

Argazki montajea

 

Advertisements

Utzi iruzkin bat / Deja un comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s