Atzo Arantzazuko larreen artean ibili ginen gizakiak eraldatu duen paisaiari behatuz. Ondarearen Europako Jardunaldien barruan artzaintza eta honek paisaian izan duen eragina aztertzeko, Arantzazu Parketxetik Gomiztegi gaztandegira joan ginen. Ibilaldia Arantzazuko ibilbide irisgarritik izan zen eta ibilbide honetako behatokietatik paisaia aztertu genuen. Giro ezin hobean iritsi ginen Gomiztegira eta gaztandegi eta artzain eskola izanik, artzaintzaren inguruan asko ikasi genuen. Eta nola ez, gazta jaten bukatu genuen!