Atzo goizean, Listorretako aisialekuan antolatuta genuen orientazio jolasean famili ugarik parte hartu zuten, eta ezin da ukatu primeran egon zirela. Handi nahiz txiki, denak aritu ziren pisten atzetik temati, denak lortu arte. Helburua naturaz gozatu eta ongi pasatzea zen eta horixe lortu genuen!
Udara honetan Listorretako aisialekuan antolatuta dauden azken jarduerak abuztuaren 12an, Aizbitarteko lehen gizakien bizimodua ezagutzeko tailerra eta irailaren 2an, saguzarrak ezagutzeko irteera dira. Plazak agortzen hasiak dira beraz, deitu eta erreserbatu!
arditurri@gipuzkoamendizmendi.net
943 49 42 48 / 688 89 50 68
Advertisements