Uraren aztarnaren atzetik

Igandean Arantzazuko Parketxeak Uraren ibilaldia burutu zuen Araotz auzotik abiatuz. Ibilaldia, urteko mendi irteeren programan bigarrena izan da eta parte hartze ona izan da, bai Arantzazuko Adiskideen partetik bai publiko orokorraren aldetik.

Ibilaldia Jaturabeko presan hasi zen, bertan dagoen surgentzi naturalaren urak jasotzen dituen presa. Araotz auzorantz hartu genuen bidea, uraren hotsa lagun genuelarik. Ondoren Aitzulo begi-zulora iristean, urak sortu ditzaken paisaiaz hitz egin genuen eta giro polita izan zen argazkiak medio. Otadi bat zeharkatu eta gero, Degurixako poljea ikustatu eta maldan behera abiatu ginen. Urruxola baseliza ikusi eta 304 eskailera jaitsi eta gero, Garaikua bainuetxetik pasatu ginen. Bukatzeko Jaturabeko ur-kanalari jarraituz abiapuntura iritsi ginen.

Ura protagonista izan genuen ibilaldi guztian zehar!

Advertisements

Utzi iruzkin bat / Deja un comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s