A ze txori festa Ataunen!

Gaur goizean txorien kantuak ikasteko ibilalditxo bat egin dugu Ataungo Barandiaran Museo inguruan. Mikel Olano aditua izan dugu gidari lanetan, eta sekulako txori festaz gozatu dugu goiz-goizetik, kantu dotore eta ugariak entzunez.

23 txori espezie ezberdin entzun eta ikusi ditugu, Museotik asko urrundu gabe eta pare bat ordutan. Ederra benetan txoriek eskaini diguten ikuskizuna. Hauek dira ikusi eta entzundakoak: txantxangorria, txepetxa, kaxkabeltza, txinbo burubeltza, buztanikara horia eta buztanikara txuria, txolarrea, sorbeltza, enara azpizuria, basahatea, ur-zozoa, pinpina, txioa, erregetxoria, txirriskala, txorroa, amilotxa, zozoa, karnaba, birigarroa, zapelatza, miru beltza eta sai arrea.

Naturaren altxor txikiez gozatu dugu gaur, gure egunerokotasuneko erritmo bizia sosegatu dugu, naturari erreparatu diogu eta hura entzun eta ulertzeko ahaleginak egin ditugu beste behin Aralarko Parketxean.

Proposamen bat dugu zuentzako; etor zaitezte Ataunera Aste Santu honetan, paraje ederrak daude inguruotan, entzun itzazue txori-kantuak eta gozatu naturaz eta kulturaz. Herri-bidetik zehar ibilalditxoa egin eta Barandiaran Museora iristean gure etxeko ateak zabalik izango dituzue. Joxemiel Barandiaran eta mitologiaren inguruko kontutxo batzuk entzun ondoren, talo tailer bat egiteko aukera ere izango duzue, aurre erreserba eginda betiere. Hona hemen informazioa:

Aste Santua Barandiaran 2017

Txori-kantuen inguruan, esan, nahi duenak, aukera gehiago izango dituela Gipuzkoako gainontzeko Parketxeetan ere. Hurrengoa, Zegamako Anduetza Parketxean izango duzue, hilaren 22an, goizeko 10:00etan. Informazio gehiagorako sakatu hemen.

Hurren arte txorizaleok!

Advertisements

Utzi iruzkin bat / Deja un comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s