Gure arbasoek naturarekiko zituzten jakintza eta ulermenak galtzen ari gara egungo bizimodu eta gizartean. Egun, txoriei txori deitzen diegu, nahiz eta garai batean espezie bakoitza bere izenez ezagutu eta izendatzen zuten: txepetxa, txonta, kaskabeltza, okila…
Ahalegin txiki bat egitea proposatzen dizuegu, aspaldiko jakintza horiek berreskura ditzagun. Hasteko, zer iruditzen zaizue txori-kantuetan trebatzea? Gipuzkoako Natura Parkeetan badugu proposamen bat zuentzako, Mikel Olano adituaren eskutik gainera. Erreserba egitea ezinbestekoa izango da, aurrez dagokion Parketxera deituta. Ez ezazue aukera hau galdu!
Advertisements