Astebururako bost plan, urrutira joan gabe

Asteburu luze hau egokia izan daiteke gure lurraldean ditugun altxorrak ezagutzeko eta eskaintza berezia prestatu dugu, herritar guztiei zuzendua.

1- GAZTAGINTZAREN SEKRETUAK

Goiza Seguran dagoen Ondarre baserriko ukuiluan hasiko dugu, bisitariek Latxa ardia gertu-gertutik ikusi dezaten. Gero, artzainek erabiltzen dituzten tresnen bilakaera jasotzen duen erakusketa ikusiko dute baserrian bertan. Jarraian, gazta keztatua, keztatu gabea eta gazta-zarra dastatuko dituzte, sagardo eta uraz lagunduta beraien ezaugarriak komentatuko direlarik.

anduetza-parketxean_-azaroko-zubia

2- JATEN DEN EGURRIK BA AL DAGO?

Zegamako Anduetza parketxean. Urriak 29. 11:00-12:30.

Anduetza Parketxean mundu osoko 1500 egur oholtxo baino gehiago daude eta 177 zuhaitzen enborrak, non zuhaitzen barrunbeak miatu daitezken. 1.500 egur oholtxoak ukituko ditugu, usaindu, hainbat kolore ezberdinez gozatu, kolpatzen soinua egingo dugu… eta azkenik dastatu? Etorri eta 5 zentzuak egurrean jarriko ditugu!

Prezioa: 3€

Informazioa eta erreserbak: 943 802187 (Anduetza parketxea)

3- BARANDIARAN MUSEOAN ASPERTZEKO BETARIK GABE

Ataungo JM Barandiaran Museoa bisitatzearekin batera, aldamenean dauden errota eta antigoaleko zerrategia martxan ikusteko aukera dago urriaren 29, 30, 31 eta azaroaren 1ean, 10:00etatik 14:00etara. Gainera, larunbatean eta igandean taloak egiten ikasteko tailerrean parte har daiteke, aurrez lekua erreserbatuz.

barandiaran-museoan_azaroko-zubia

4- ARDITURRIKO MEATEGIRA TXU-TXU TRENEZ

Oiartzungo Arditurriko meategiak bisitatzera Txu-Txu trenez joan daiteke urriaren 31ean, astelehenarekin. Txu-txu tren berezia ibiliko da Oiartzungo Pagoaldetik Arditurrira eta meategiak prezio murriztuan bisitatu ahal izango dira, bai oinarrizko bisita bai sakonekoa.

arditurri-parketxean_azaroko-zubia

5- UDAZKEN KOLOREAK AIAKO HARRIA NATURA PARKEAN

Azaroaren 1ean, asteartearekin, ordu eta erdiko ibilaldi gidatu erreza egingo dugu Oiartzungo Arditurriko parketxea abiapuntu eta helmuga izanik, adin guztietako herritarrei zuzendua, inguruko natura eta ondare kulturala ezagutzeko.

10:00etan izango da irteera eta aurrez izena eman behar da. Doakoa izango da meategia bisitatzeko sarrera erosiz gero. Gainerakoentzat 3 euro.

Informazioa eta erreserbak: 943 495069 (Arditurri parketxea)

Bost plan hauek baino gehiago ere baditugu zuretzat. Hurbildu natura parke guztietan zabalik ditugun parketxeetara eta ezagutuko dituzu. Gozatu udazkena gurekin, urrutira joan gabe!

Advertisements

Utzi iruzkin bat / Deja un comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s