Aralar: abenturazaleen gutizi

Atzo goizez, espeleologia irteera bat antolatu genuen Aralarko Parketxetik, Felix Ugarteko kideen eskutik. Aralarko Troskaeta kobara egin genuen bisitaldia.

Troskaeta benetan da leku berezia, eta urte mordoan zehar gizakiok naturari diogun begirune eskasaren ondorioak jasan dituen arren (hamaika pintada, seinale, zabor eta bestelako arrastoak), paisaia harrigarri bat gordetzen du lurrazpian.

img_4437

Egitura karstiko anitzak daude Troskaetako barrunbean: estalaktita erraldoiak, estalagmita ederrak, zutabe luzeak, koladak, lenarrak…). Haitzuloetako hartzen hezurrak ere aurkitu ziren bertan eta haien atzaparkadak ikus daitezke oraindik. Egitura guztiok harriduraz eta miresmen handiz begiratzen zituzten gurekin jarduera honetan parte hartu zuten abenturazaleek. Eta hala ere, nekez uler daiteke naturak, urak zehazki, horren paisaia eder eta perfektuak sortu ahal izatea. Baina, nekezagoa da ulertzen, gu gizakiok nola izan gaitezken altxorrok suntsitzeko horren geurekoiak.

Zorionez, geroz eta urriagoak dira jarrera hauek eta Aralarko Parketxeko helburua mendiguneotako ondare naturala zaindu eta hedatzea den neurrian, atzokoan, bederen, partehartzaileengan jarrera ona eta naturarekiko errespetua sustatu genuen. Hemengo altxorrak erakusten jarraituko dugu, ezagutzen dena soilik maitatuko delako, eta maite dena soilik zainduko delako.

Mila esker atzoko irteeran parte hartu zenuten guztioi, giro ederra eduki genuen eta algara ederrak ere egin genituen, maldan gora eta maldan behera. Ipurdikoren bat ere tartean!

Argazkiak ikusteko sakatu hemen.

Advertisements

Utzi iruzkin bat / Deja un comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s