Life Oreka Mendian proiektuaren aurkezpena Iturraran Parketxean

 

life-oreka-mendian-def
Agerraldian azaldu zutenez, abeltzantzaren beherakadak arriskuan jarri ditu mendiko larreak, ganaduak belarra jaten ez duenez, larreak zikintzen ari baitira. “Larreak ez erabiltzeak ekarri du Euskal Autonomia Erkidegoa  abeltzaintza intentsiborako erabili izan ohi diren habitat naturalak gaizki kontserbatuta egotea: sasiak hazi dira,  espezie inbaditzaileak zabaldu dira, eta sute arriskua handiagoa da” azaldu zuten.

Egoera horri buelta eman nahi dio Life Oreka Mendian proiektuak. Abiapuntua larreen erabilera trazionala mantentzea izango da, eta gune horiek eskaintzen duten bazkaren eta abeltzainen beharraren artean oreka lortu nahi dute. Horretarako, lur jabeak, erabiltzaileak, gune naturalen kudeatzaileak, adituak eta tokiko agenteak lurraren kudeaketa bateratu eta iraunkorra sustatzeko elkarlana egingo dute. Proiektuaren bitartez degradatutako 2.400 metro koadro larre leheneratuko dira sasiak kontrolatuz, eta abeltzainen erabilera planifikatuz. Besteak beste, antzaintzarako gutxi erabilitako guneak gehiago aprobetxatuko dira, eta gehiegi erabilita daudenak zainduko dira. Euskal Autonomia Erkidegoan Natura 2000 Sareko 15 gunetan jarriko da martxan proiektua, tartean Aian Pagoetan eta Azpeitian Izarraitzen. Horretaz gain, ipar Euskal Herriko zortzi eremutan ere garatuko dute plana.

Laborantza Ganbarako ordezkari Beñat Molinosek adierazi zuenez, erralitate desberdinak bizi arren arazo bera dago Euskal Herriko hegoaldean eta iparraldean. “Horregatik, oso interesgarria da mugaren bi aldeetako erakundeok elkarlanean proiektua garatzea”. Gainera, Molinosek mendiek eta larreek ingurumen, turismo eta ekonomia arloan dute garrantzia azpimarratu du. “Hurrengo belaunaldiei mendigune osasuntsu eta jasangarriak utzi nahi badizkiegu, oso garrantzitsua da lanketa hau egitea”.

Iritzi berekoa da Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendi eta Natura Inguruneko zuzendari Arantxa Ariztimuño ere. “Gizarteak asko baloratzen ditu gure mendiak, baina horien atzean nekazarien lana dagoela presente izan behar dugu beti. Orain arte ez da aitortu baserritarrek basoak eta larreak txukun mantentzeko egiten duten lana, eta gaurtik aurrera erakundeok ere ahalegin horretan parte hartuko dugu”.

Proiektuak 5 urteko iraupena izango du, eta 3.743.703 euroko aurrekontua. Horietatik %60a Europar Batasunak finantzatuko du.

Advertisements

Utzi iruzkin bat / Deja un comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s