Agorregi inguruetan grabatu zen ZIPI eta ZAPE filma

Pasa den astean aurrestreinatu zen Zipi eta Zape eta kapitainaren irla filma euskaraz, Donostian. Hainbat eszena Aian grabatu ziren.

Oskar Santosek gidatutako filma da Zipi eta Zape eta kapitainaren irla. Aurretik Zipi eta Zaperen beste film bat egin zuen Santosek, Zipi eta Zape eta kanikaren kluba, alegia. 2013 urteko filmak arrakasta handia izan zuen, nola estatuan, hala estatutik kanpo.

Filma hainbat lokalizaziotan grabatu zen: Zumaian, Pasaian, Donostian eta Aian. Agorregiko burdinolan grabatu zuten filmaren zati bat.

Uztailaren 21ean izan zen filmaren aurrestreinaldia, Donostian. Euskaraz eman zuten filma eta aurkezpenean izan ziren Santos zuzendaria eta Teo Planell eta Toni Gomez aktore nagusiak. Zineuskadi programaren barruan dago filma eta euskara sustatzeko du helburu. Filma zinemetan ikusteko aukera izango da uztailaren 29tik aurrera.zipi eta zape

Advertisements

Utzi iruzkin bat / Deja un comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s