Mongoliatik Lizarrustira

Pasa den larunbatean, uztailak 9, Gipuzkoan bizi diren 150 mongoliarrek Nadam aberri festa ospatu genuen Ataungo Lizarrusti Parketxean. Haien kultura nomada, borrokak, jolasak eta zenbait ohituraren erakusleiho izan zen Lizarrusti, ‘ger’ etxolak ere eraiki zituzten gainera.

Mongoliako herrialdeari eskainitako ekitaldien hasiera izan zen festa hau. Urtero herrialde bati eskaintzen zaio zikloa udan. Iaz Nepali egokitu zitzaion, eta aurtengoan Mongolia aukeratu dugu, Joxe Ramon Agirrek herrialde horrekiko duen lotura estuagatik.

Lotura horren adibide dira Mongoliara egingiko bisitaldietan “Marron”-ek ateratako argazkiak, ikusgai egongo direnak Lizarrustiko Parketxean udan zehar.

IMG-20160714-WA0001

Abuztuaren 19an, ostiralez, iluntzean Estepako arnasa dokumentalaren proiekzio bat eskainiko da. 18:00etatik 22:00etara luzatuko da festa eta Mongoliako abeslarien emanalditxo bat eta haurren dantzak ere ez dira faltako.

Hortaz, hitzordu edo zita bat luzatzen dizuegu, abuztuaren 19an, iluntzean, Lizarrustiko Parketxean.

 

Advertisements

Utzi iruzkin bat / Deja un comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s