Sua Gabonetan txapan, San Juanetan plazan

Kristautasunak bere egin zituen ohitura paganoetariko asko, baina udako solsztizioa dago atzoko ospakizunen oinarrian. Horren esanahia aldatuz joan da urteekin, baina mendeak joan eta mendeak etorri bizirik eutsi dio ohiturak.

Jose Migel Barandiaranek udako solstizioarekin lotutako hamaika ohitura bildu zituen bere lanetan, herriz-herriko ñabardurak ikertuz. Ohitura horietako asko galdu egin dira, beste batzuk aldatu, eta badira ohitura berriak sortu dituzten herriak ere.

san juan barandiaran museoa

Jaiaren jatorrizko esanahia, jostaketatik harago, denborarekin, ehizarekin edota komunitateen oparotasunaren, sendien edo uzten defendatzaile gisa ondratzen ziren jainkotasunekin zerikusia duten erritu jakin batzuen gauzatzean legoke. Horrela, naturaren indar menperatu ezinekoak baretzeko ahaleginean gero eta zeremonia aberatsagoak eta ikusgarriagoak, musika, dantza eta errezitatudunak sortu ziren…

Zentzu horretan, jaia izatearen kontzepzio zikliko baten adierazpen garbia dela esan daiteke. Unibertsoak bizi-zirkulu osoa egiten duela antzeman daiteke: eguzkiaren inguruko lurraren mugimendua, urtaroak, ilargiaren aldiak. Denbora infinitura arte luzatzen den zirkulutasunaren zeinu guztiak azaltzen omen dizkigu, gizakiak milaka urtetan uste izan zuen bezala, nahiz eta “linealtasuna” gure egungo gizarte modernoetan ezarri izan den.

Kristau kultura tradizio paganoak onartuz ezartzea lortu zuen, sinkretismoa deritzoguna, eta egutegi solstizialarekin batera etorriz bere jai propioak sortu zituen: ekialdeko herriak abenduaren 25ero Eguzkiaren Jai Nagusia (neguko solstizioa) ospatzen baldin bazuten, data horietan Gabonak ezarri zituzten; udaroko solstizioan ospakizun eraberritzailerik handienak ospatzen baziren, bertan San Juan eguna ospatu zen. Baina ospakizun horrek gainera, gure ustez, egutegiko jairik garrantzitsuen, ikuspegi antropologikotik ikusita, bilakatzen duten xehetasun jakin batzuk ditu. Gaur arte urtearen aldi horri bat eginik gaur arte bizirik iraun duten tradizioen aberastasun eta zabaltasuna ikaragarria da.

San Juan egunaren egunsentian hainbat iturritako, ubidetako eta erreketako urak une batzuez ahalmen bereziak zituztela uste zen (kristautasunarekin bedeinkatuta zeudela esanez) azaleko gaixotasunak osatu eta pertsonak, abereek edo eurekin xurgatutako ondasun materialak ere babesteko erabiliak izanez, eta ondorioz etxeetan ondasun preziatu bezala gordetzen ziren. Berdin balio zuen goiz hartan larreak bustitzen zituen garoak ere, eta beraz abereak larreetara ateratzen ziren eta urte guztian zehar babestuta geldi zitezen landetan pertsonak biluzik iraulka egiten zuten.

Gau berean, toki askotan, etxeen etarteetako ate eta leihoetan, zuhaitzen adarrak ipintzen ziren, oro har elorri zuria, oso onuragarritzat aintzat hartzen baitzen (artzain batzuk esandakoaren arabera, ohitura horren jatorria hemen datza: Ama Birjina, Jesus Umea bere besoetan zuela, ekaizdun egun baten landare horietako baten azpian babestu omen zen eta ikaragarrizko oinaztuak bere inguruan erori ziren arren, batek ere ez zion Sendi Sakratuari erasorik egin).

Gure Euskal Herriko herri askotan beste udako solstizioaren lainoari dagokion errituala aurreko urteko San Juan adarrak edo bedeinkatutako ereinotzaren adarrak erretzean zetzan, eta oraindik piztuta zeuden ikatzekin, uztak surik har ez zezan kontu handiz arituz, norbere jabegopeko lurretan zehar ibili, horretara uztaren garapena babestu eta bere alde eginez.

Horrela sartzen gara gaur egun gure jaiaren zio nagusia den elementuan: sua. Gau horretako suaren garrantziak azalpen oso erraza izatea arrazoizkotzat jo daiteke: komunitatea erritu horietarako biltzean, argi egin ahal izateko sua pizten zen, bere inguruan abestu, jauzi eginez jostatu, etab. egiteko. Horren arabera, data horietan sua piztu izanaren ohitura esandako arrazoi horretatik eratorriko litzateke.

On Jose Miguel de Barandiaran eta On Julio Caro Barojak euren idazlanetan luze-zabal erakutsi duten bezala, antzinako Euskal Herriko biztanleek naturaren elementuak gurtu egiten zituzten. Beste forma batzuk hartuz, egun kultura euskarri garbia gelditzen zaigu.

Era berean, kristau aurreko suarekiko gurtzea eliza katolikoak argizarien bitartez, Pazko Igandez sua bedeinkatzeaz, infernuko “betiereko sua” izenekoaren mehatxua, Izpiritu Saindua “suzko mina” bezala… Horren lagungarri ikonografia dugu, mito greko herrikoian Prometeo kutunak jainkotiar indarrei kentzen dien sua berriz itzultzen diela dirudien sinbolikotasun hori guztia indartuz.

Eta berdin gertatzen da urarekin. Kristauen bataioa urarekin egiten da, eta urez bedeinkatzen dira pertsonak, abereak, larreak… santutegietatik hurbil dauden iturburuak, bai Yanciko San Juan Iturri bezalako errazak, bai Lourdes bezalako miraritsuak ere.

Azken baten, horrek guztiak argi eta garbi nabarmentzen du egungo San Juan jaiak erritu-bilduma ikaragarria biltzen duela non naturaren elementuak (ura, sua, lurra), kredo zahar eta berrien ikur izanik, era berezian gure arbasorik antzinakoenen unibertso teogonikora hurbiltzen gaituzten.

Antxon Aguirre Sorondo, “San Juan gaua”, 2010 (laburpenak atera dira)

Advertisements

Utzi iruzkin bat / Deja un comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s