Historiaurreko tiro txapelketa San Adrian igarobidean

542a1147-b633-4c63-a3c5-cf997c213ac0

San Adrian-Leizarrate tunelaren inguruan, Aizkorri-Aratzeko natura parkean, Europako XXVI. historiaurreko arku bidezko tiro lehiaketaren txanda egingo da, ekainaren 4-5 asteburuan. Mota hauetako txapelketak Europa mailan leku askotan egiten dira, San Adrian eta Aitzbitarteko kobak, Euskal Herria mailan egiten diren bakarrak izanik. Aurten gainera, txapelketa mundu mailako World Atlatl Association federazioan sartu da; hori gutxi balitz Atlatl Eguna (bultzagailu nahualt hizkuntzan) ekainaren 4ean ospatzen da munduan zehar, San Adrianeko txandarekin batera.

“Olinpiada prehistoriko” hauen helburua Historiaurrean erabiltzen ziren ehiza tresna hauen erabilera jendartean zabaltzea da, bultzagailua eta azagaia hain zuzen ere.

Modalitate bakoitza egun ezberdinetan egingo da  (4, larunbatean bultzagailua eta 5, igandean arkua) Emaitzak Europar Txapelketarako puntuatzen dute eta parte hartzaileak Europako hainbat herrialdeetatik datoz: Frantzia, Belgika, Alemania, Italia…

Lehiaketa hauek jolas eta parte hartze izaerarekin egiten dira, publiko orokor bati  zuzenduak  daudelarik.  Parte  hartzaileek  baldintza  batzuk  bete  behar dituzte jaurtiketaren modalitate eta teknikaren inguruan eta baita armak egiteko materialen elaborazioan.

Honez gain, Ekainberriko museoak Historiaurreko Tailer batzuk prestatu ditu bertaratzen den guztiei zuzenduta. Tailer hauek Zegamako Jose Maiora Plaza y Anduetza Parketxean egingo dira 18:00etan, hilaren 4ean, larunbata.

Txapelketa Aranzadi Zientzia Elkarteak, Aitzbitarteko Lagunak eta Ekainberri museoak  antolatu  dute,  Zegamako  Udalak,  Gipuzkoako Foru  Aldundiko Turismo Sailak, Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak eta Gipuzkoa eta Arabako Partzuergo Nagusiak babesturik.

Advertisements

Utzi iruzkin bat / Deja un comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s