Berriz aske hegan / De nuevo volando en libertad

Zein polita den hegaztiak aske hegan ikustea. Tamalez, hegazti guztiek ez dute aukera bera izaten; asko, gizakiaren erruz eta beste batzuk hamaika arrazoi direla medio (gaixotasunak, istripuak…). Zorigaitzeko animalioi bizitzeko bigarren aukera bat ematen dien zentro bat dugu gipuzkoarrok Igeldon, Arrano Etxea deiturikoa. Bertan zauritutako animaliak sendatzen dituzte eta posible den guztietan beren ingurune naturalera itzultzea da haien xedea.

Bada, momentu hori bizitzeko gonbita luzatu nahi dizuegu Gipuzkoako Parketxe Saretik. Datorren ekainaren 11 eta 12an, Ataungo Lizarrustiko Parketxean eta Oiartzungo Arditurriko Parketxean, sendatutako hainbat hegazti askatuko dira eta berriro ere askatasunean hegan ikusteko aukera izango dugu.

Mikel Olano basozaina izango da askapenaren arduraduna, animaliok oso ondo ezagutzen ditu eta bere ahotik entzungo ditugu azalpen guztiak.

Zatoz gurekin momentu magiko hau bizitzera!

Hegazti askatzea 2016_ELEB

Que bonito es ver las aves volar en libertad. Desgraciadamente, no todas las aves tienen la misma suerte; muchas de ellas por culpa del ser humano y otras por diferentes motivos (enfermedades, accidentes…). En Gipuzkoa tenemos un centro donde se da a los animales una segunda oportunidad para vivir, llamado Arrano Etxea, en Igeldo. Allí, después de curarlos, el objetivo es devolverlos a su medio natural siempre que sea posible.

Desde la Fundación Gipuzkoako Parketxe Sarea queremos ofreceros la oportunidad de vivir ese momento junto con nosotros. El 11 y 12 de junio, se soltarán en el Parketxe de Lizarrusti (Ataun) y en el Parketxe de Arditurri (Oiartzun) varias aves recuperadas, y podremos verlas volar de nuevo el libertad.

El encargado de la suelta será el guarda forestal Mikel Olano, quien conoce muy bien estos animales y nos dará todas las explicaciones.

¡Ven a vivir ese momento mágico con nosotros!

Advertisements

Utzi iruzkin bat / Deja un comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s