Zergatik zu edo ni, eta ez, zu eta ni?

Zergatik zu edo ni, eta ez, zu eta ni

Foru Aldundiaren Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak gaurkotasun handiko mahai-ingurua antolatu du, datorren maiatzaren 20an (ostiralez) arratsaldeko 6etan Zegamako kultur etxean. Ostiralean bertan Zegama-Aizkorri Mendi Maratoiaren egitarauaren barruan, II. Zegama-Aizkorri Kilometro Bertikala ospatzen da eta mendi lasterketen giroan murgildurik gaudela, hausnarketa-saio ireki honetan, mendian burutzen diren jarduera askotarikoen arteko osagarritasunari buruz hitz egingo da.

Bistan da abeltzaintzak, esate baterako, mesede egiten diela zenbait habitat edo bizilekuen ongizate eta iraupenari, baina alde horretatik egiten duten ekarpena behar bezala aitortzen al zaie abeltzainei? Ez al zaizkie traba gehiegi jartzen? Nola jokatu behar da aisia-lekuetan babesturiko espezieak daudenean? Non dago muga? Nola areagotu daiteke lehen sektorearen, kontserbazioaren eta aisiaren arteko osagarritasuna?

Partaideak Iker Karrera (korrikalaria), Jon Arruti (ENBA sindikatukoa), Joseba Garmendia (Aranzadi Zientzia Elkartekoa) eta Valentín Gabilondo (EHNE sindikatukoa) izango dira eta dinamizatzailea, berriz, Zegamako udaleko Edurne Albizu.

 

Advertisements

Utzi iruzkin bat / Deja un comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s