14. LANDARE BEREZIEN AZOKA ITURRARANEN: astebururako azken prestaketak!/ 14ª FERIA DE PLANTAS DE COLECCIÓN EN ITURRARAN: últimos preparativos para el fin de semana.

Atzo, osteguna, prentsaurrekoarekin bota genuen 14. Landare berezien azokaren lehendabiziko suziria.

Azoka prentsaurrekoa.
Nekane Arrizabalaga Aiako alkatea, Foru Aldundiko Ainhoa Aizpuru eta Jon Zulaika prentsaurrekoan.

Gaur, dagoeneko, mintegizaleak hasiak dira kolore eta usai berriez janzten Iturrarango Parketxe ingurua. Bihar dena prest izango da azokari hasiera emateko.

IMG_20160422_134211

Larunbat eta igandean zehar, lorategiko edertasunaz gozatzeko aukeraz gain, hainbat lekutatik etorri zaizkigun berrogeita zazpi mintegizaleak bisitatzeko aukera izango da.

Azoka ordutegia 10:00etatik 18:00etara izango da. Bertara hurreratzeko autobusak izango dira Zarautzen (tren-geltokia), Orio inguruan (Txurruka) eta Aian (aparkalekuan).

Bestalde, honako ekintza osagarriak ere izango dira asteburuan zehar.

Larunbata 23: Coello-Vera Botankariaren espedizioa  Zelanda Berrian hitzaldia (11:00h) eta bisitak Bodibertsitatearen Lorategira (11:30etan euskaraz eta 12:30etan gaztelaniaz). Igandea 24: Lorategi jangarriak hitzaldia lur berryren eskutik (11:00h).

Iturrarango lan-talde guztiak bertara gerturatzera gonbidatzen zaituztegu!!!

azoka prentsaurrekoa3

Informazio gehiagorako:

azoka-krokisa/croquis-feria

14. Landare Berezien Azoka. Iturraran. Informazioa.

14ª Feria de plantas de Colección. Iturraran. Información.

Advertisements

Utzi iruzkin bat / Deja un comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s