Urrutira joan gabe… / Sin irse lejos…

Urrutira joan gabe natur-aisiaz gozatu nahi dutenentzat

Aste Santuro gipuzkoar asko irteten dira kanpora automobila edo hegazkina hartuta, batzuk eguzki bila, besteak aisiaz gozatzeko asmoarekin. Alabaina, ez dira gutxi (ematen duena baino gehiago) hemen geratzen diren herritarrak, eta horiei kanpotik hona datozen bisitariak erantsi behar zaizkie, hemendik alde egiten dutenek nahi dutenaren bila guregana etorritakoak.

Horien guztien aisia premiak asebete asmoz, Gipuzkoako parketxeetan egitarau aberatsa prestatu dugu ate joka dugun Aste Santu honetarako. Askotariko planak ditugu: familian egitekoak, bakarka egitekoak, naturarekin lotura dutenak, kultur ondarea ezagutzera ematen dutenak, sagardotegi batean amaitzen direnak…

Esate baterako, asteburu guztietan Pagoetako Natur Parkean (Aian) dagoen Agorregiko burdinola martxan jarriko da; ikustekoa eta entzutekoa da hango hauspo, gabia eta gurpil hidraulikoaren lana eta hotsa. Iturrarango parketxean bertan osa daiteke goiza, erlauntzen irekierarekin harrituz, txorien kantuak ezagutzen ikasiz edota lorategi botanikoaz gozatuz (nork bere kabuz edo gidari berezi batekin), ez baitugu alperrik ate joka udaberria, natura esnatzen hasten den urte-sasoia. Hori guztia gutxi balitz, berriki jarritako orientazio zirkuitua froga dezake ahi duenak, bai familian bai bakarka.

Aparteko beste aukera tren txu-txuan Arditurriraino (Oiartzuneraino) joan eta meategiak bisitatzea da: kaskoa jantzi, lurraren erraietara sartu eta garai batean ilunpearen isiltasunean han lan egin zuten meatzariek sentitzen zutena bizitzea. Beste plan bat Aiako harria Natur Parketik atera gabe: Hernanin, Akola inguruko trikuharri eta saroiak ikusi ondoren, nahi duenak, Larregaingo sagardotegian biribil dezake goiza, upel artean, sagardo berria dastatuz.

Ataunen ere, Aralarko Natur parkean oraingoan, (Urbitarte) sagardotegian bukatzen den ibilaldia egiteko aukera dago, gorputzarenak ez ezik, izpirituaren beharrak asebetetzeko, Barandiaran museoa nahiz hango errota eta zerrategi hidrauliko ikusgarria bisitatuz. Lizarrustiko parketxea ere hor dago, aterpetxe zein jatetxe eta guzti, Aralar inguruetan ordu batzuetarako edo egun batzuetarako “galdu” nahi dutenentzat.

Eta Aizkorri-Aratzeko Natur parkean zer? Hasteko, gomendio bat: Gomiztegitik Arantzazura ibilbide irisgarritik joatea. Kilometro pasatxo duen bidean atseden guneak, bi mailatako eskudelak, ezintasunak dauzkaten pertsonentzako egokitutako altzari eta zerbitzuak, argiketa, nahiz panel adierazle eta informatiboak aurkituko ditu hara bertaratzen denak, beti ere Oñatiko alderdi hartako paisaia zoragarria aurrez aurre izango duelarik. Arantzazura iritsitakoan, Santutegiaz gainera, parketxea (ireki zen azkena) ikus daiteke eta etxeko txikienek haientzat antolaturiko jardueretan parte har dezakete. Aizkorri mendiaren beste aldean, Zegaman, Anduetza parketxea dago, egurraren tenplua hura, besteak beste, munduko hainbat tokitako zura biltzen duena, eta Goierriko hainbat txoko eder bisitatzeko aitzakia paregabea izateaz landa, Lizarrateko (San Adriango) pasabidera abiatzeko irteera ezin hobea dena, Trail estazioa ahaztu gabe, jakina.

Hori guztia Gipuzkoan eskura izanda, merezi al du urrutira joatea?

Informazio gehiagorako: 943180335 edota barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net

            Paretxe

Para quienes quieren disfrutar del ocio en la naturaleza sin tener que ir lejos

Todas la Semanas Santas muchos habitantes de Gipuzkoa toman un avión o el automóvil para marcharse fuera, unos en busca de sol, otros para disfrutar de unos días de ocio. Sin embargo, no son pocos (más de lo que parece) los ciudadanos que se quedan en casa, a los que hay que sumar los turistas que nos visitan, estos últimos en busca de lo mismo que persiguen quienes se marchan de aquí.

A fin de satisfacer las necesidades de ocio de todas esas personas, desde los parketxes de Gipuzkoa hemos preparado una variada programación para esta Semana Santa. En la propuesta hay planes de todo tipo: planes familiares, individuales, relacionados con la naturaleza, que dan a conocer el patrimonio cultural, que terminan en una sidrería…

Por ejemplo, todos los fines de semana se va poner en marcha la ferrería de Agorregi, ubicada en el Parque Natural de Pagoeta (Aia): menudo espectáculo ver y oír el trabajo y el estruendo de los fuelles, el martillo pilón y la rueda hidráulica que se conservan allí. La mañana se puede completar en el mismo parketxe de Iturraran, sorprendiéndose con la apertura de las colmenas, aprendiendo a identificar el canto de los pájaros o disfrutando del jardín botánico (cada cual por su cuenta o con un guía especializado), puesto que, no en vano, estamos ya en primavera, época en que comienza a despertarse la naturaleza. Si todo eso fuera poco, quien quiera puede probar el circuito de orientación recientemente instalado, tanto en familia como individualmente.

Otra opción inmejorable es ir en tren chu-chu hasta Arditurri (Oiartzun) y visitar las minas, para, una vez puesto el casco, penetrar en las entrañas de la tierra y vivir lo que sentían los mineros que antaño trabajaban en el silencio de la oscuridad. Otro plan, sin salir del Parque Natural de Aiako harria, en este caso en Hernani: después de visitar los dólmenes y los seles de la zona de Akola, quien quiera, puede redondear la mañana entre toneles en la sidrería Larregain, disfrutando de la sidra nueva.

También en Ataun, esta vez en el Parque Natural de Aralar, se brinda la posibilidad de realizar una excursión que culmina en una sidrería (Urbitarte), previa visita al museo Barandiaran, con su molino y la llamativa serrería hidráulica contigua. Para quienes prefieran “perderse” durante unas horas o unos días en los aledaños de Aralar, cerca de allí está también el parketxe de Lizarrusti, equipado como albergue y restaurante.

¿Y en el Parque Natural de Aizkorri-Aratz qué? Para comenzar, una recomendación: ir desde Gomiztegi hasta Arantzazu por el camino adaptado. En un recorrido de poco más de un kilómetro, quien acuda allí encontrará zonas de descanso, barandillas de dos alturas, servicios y mobiliario para personas discapacitadas, iluminación, así como paneles indicativos e informativos, siempre con el maravilloso paisaje de aquella zona de Oñati delante. Al llegar a Arantzazu, además del Santuario, puede visitarse el parketxe (el último en inaugurarse) y los más pequeños de casa pueden participar en las actividades organizadas para ellos. Al otro lado del monte Aizkorri, en Zegama, está el parketxe de Anduetza, templo de la madera, que entre otras cosas, cuenta con una colección de maderas de numerosos lugares del mundo; además de una estupenda excusa para visitar muchos hermosos lugares del Goierri, resulta un inmejorable punto de partida para realizar una excursión al paso de San Adrián (Lizarrate), sin olvidar, por supuesto, la estación de Trail.

Teniendo todo eso a mano en Gipuzkoa, ¿para qué ir lejos?

Para más infromación: 943180335 ó barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net

 

Advertisements

Utzi iruzkin bat / Deja un comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s