Urteko lehen loreak Iturrarango Lorategi Botanikoan

Negua,  hotza eta iluna irudikatzen dugu sarri askotan  gure pentsamentuan, barrurako eta lozorrorako garaia. Baina neguak ere baditu koloreak,  loreak, edertasuna,… Ikusi besterik ez dago Iturrarango Lorategi Botanikoa, neguko lorez jantzia.

Udazken gozoa izan dugunez goiztiar ditugu aurten Magnolioak loretan, baita Kniphofia, Kamelia edota Errododendroak ere.  Hauek aurrenengoak dira, baina hemendik aurrera lorategia suziri festa bat bezala izango da, egunero kolore berriak eskeintzen.

Nuevo Documento de Microsoft Office Publisher

Kniphofiak adibidez hegoafrikako landareak dira eta jatorrian udan loratzen dira, hain zuzen orain da uda hegoafrikan eta hemen ere garai horretan loratzen dira, baina horretarako klima epela behar dute.

Magnolia Zenii berriz bitxikeri bat da, Txinako mendi batean topatzen da soilik eta ia desagertzear dagoen espeziea da bertan. Baina hau ere egokitu da gure lorategira eta urtero ikusi dezakegu loretan Iturraranen.

Zeren zain zaude? hartu oinetako egokiak eta argazki kamera eta etorri ibilaldi bat egitera argazki politak atereaz.

Advertisements

Utzi iruzkin bat / Deja un comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s