Alleku, Alleku… jentilen bizileku

“Alleku, Alleku… jentilen bizileku” esaten omen zuten Lizarrusti inguruko baserritarrek.

Eta ez zuten arrazoi gutxi. Atzo bertatik bertara jentilak ikusteko aukera izan genuen Lizarrusti inguruko Allekuko basoetan zehar beren eguneroko lanak egiten (ehizean, adarra joz gainontzeko jentilak abisatzen…).

Jentilekin soilik ez, Aralarko zenbait izaki mitologikorekin ere egin genuen topo: Akerbeltz, Mateo Txistu, Marisorgin, basagizona, Zezengorri, Sanmartintxiki, Torto eta nola ez… gure ikazkin maitea, Olentzero.

DSC_0076

Olentzeroren zain egon ziren familiako txikienak ibilaldiaren hasiera-hasieratik. Marisorginek eta basagizonak ohartarazi ziguten Olentzero inguruan sumatu zutela, haren sua ikusi zuten eta. Azkenean, basoko abentura horretan hainbat izakirekin topo egin ostean, Olentzero gaztainak erretzen ikusi genuen. Ikatza egin osteko nekea arintzeko atseden hartzen ari zen bertan. Txikienekin kontu batzuk egin ondoren, beren eskutitzak zuzenean eskura emateko aukera izan zuten eta trukean Olentzerok eta Maridomingik gaztaina batzuk luzatu zizkien.

DSC_0146

300 pertsonatik gora etorri ziren atzo eta Aralarko Parketxetik, eskerrak eman beharrean gaude. Batetik, bertaratu ziren familien jarrera paregabea izan zelako eta txikienek Joxemiel Barandiaranek jasotako kondairekin, nahigabe, gozatu zutelako. Eta nola ez, Jentilbaratzaren lan bikaina ere azpimarratu behar dugu, beste behin ere, goiza magikoa bihurtu zutelako.

Guk hemen, Ataunen, Barandiaran Museo zein Lizarrustiko Parketxean jarraituko dugu jarduera hauek antolatzen, mundu mitologikoa gal ez dadin saiatzen eta gure Joxemielen lanen soka eten ez dadin lan egiten.

Atzoko ibilaldiko argazki gehiago ikusteko sakatu hemen.

Milesker beste behin ere!

Advertisements

Utzi iruzkin bat / Deja un comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s