Ikuskizun ederra atzokoan Lizarrustin

Atzo egun berezia izan genuen Ataungo Lizarrustiko Parketxean. Udazken Festa ospatu genuen eta giro eguzkitsu batek lagundu zigun eguna borobiltzen. Goiz-goizetik jende mordoa ibili zen Parketxetik, aparkalekua gainezka egoteraino.

Argazki raliko partehartzaileak berehala hasi ziren lanean, udazkenaren magia islatuko zuen argazki horren bila.

“Natura bizirik” erakusketarekin gozatzeko aukera ere izan zuten atzokoan Parketxetik igaro ziren ehundaka bisitariek, egurraren eta harriaren indarra islatzen zuten naturako elementu desberdinez osaturikoa.

Bitartean, garoa bildu genuen Parketxearen aztealdean dagoen zelaian eta 100 metroko Kable baten bidez jaitsi genuen Lizarrustiraino, antzina egiten zuten moduan. Ikuskizun ederra eta ezohikoa, haurrek ahozabalik begiratzen zioten menditik abiadura izugarriz zetorren garo-fardoari. DSC01908

DSC01959

Garo horrekin zuhatza egin zuten Joxe Ramon Agirre eta bere lagun taldeak, abilezia ederra erakutsiz. Eguerdiko 14:00 aldera amaitu genuen Zuhatza eraikitzeaz eta euskaldun zintzoen moduan, irabazitako babarrun jana goxo batekin ema genion amaiera Lizarrustiko Udazken Festari.

Argazki raliari dagokionez, datorren asteburutik aurrera izango duzue Parketxean bertan argazki politena saritzeko aukera; emango dugu honen berri datorren astean.

Mila esker atzo gurekin izan zineten guztioi!

 

Advertisements

Utzi iruzkin bat / Deja un comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s