Natura behatzea, gainditu gabeko irakasgaia

Atsegin handiz gonbidatzen zaituztegu azaroaren 8an, Lizarrustiko Parketxean ospatuko dugun Udazken Festara.

Egun honen helburua eguneroko bizimodu bizkor eta itogarritik aldendu eta Aralarko mendiguneok eskaintzen diguten bake, lasaitasun eta paraje berdingabe hauekin gozatzea da. Natura behatzea azken finean.

Udazken-festa-kartela

Egunarekin hasteko Argazki Rali bat antolatu dugu, baina rali berezia izango da Lizarrustikoa. Familia osoak parte hartu ahal izango du hemen, baita norbanako, talde edo interesa duen edonork ere. Gure nahia guztiok Lizarrustira hurbiltzea da, sakelako telefonoaren kamerarekin bada ere, udazkena gaitzat hartu eta ea inguruak zer argazki eskaintzen dizkigun ikustea, esperimentatzea, naturarekin kontaktuan egotea. Ez da argazkilari profesionala izan behar, noski, naturaren edertasunarekin gozatzeko. 8 sari banatuko dira (informazio gehiago Oharretan).

Goizean zehar garoa bilduko dugu, gero antigoaleko erara belar hori Kable bidez garraiatuko da Lizarrustiko atarira eta bertan Zuhatza eraikiko dugu.  Prozesu osoa ikusgai egongo da eta musikaz girotua izango dugu eguna.

Gero, nahi duenarentzat bazkari berezia eskainiko da Lizarrustiko jatetxean, ohiko menuez gain.

Egun osoan zehar “Natura bizirik” erakusketa egongo da ikusgai Parketxean, egurraren eta harrien indarra eta  bizitasuna erakustea helburu izango duena.

Familian, banaka, bikoteka, taldean edo nahi duzuen konpainiarekin, gerturatu zaitezte azaroaren 8an Lizarrustiko Parketxera, eta goza ezazue Aralarko Udazkenaren magiaz!

Lizarrustiko Udazken festa_Kartela

Argazki Ralia_Oharrak

Gure etxeko ateak zabalik dituzue….

Advertisements

Utzi iruzkin bat / Deja un comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s