Aste ederra Aralarren

Egun politak igaro genituen pasa den astean Ataungo Lizarrustiko Parketxean. Aguraingo ikas-talde bat etorri zitzaigun astelehenetik ostiralera gure aterpetxean lo egin eta hezkuntza-jarduerak egitera. Gauza ugari egin genituen; arkeologo izan ginen egun batez Barandiaran Museoan, baita ikazkinak ere Lizarrustiko Parketxean, mitologiaren munduan murgildu ginen, baita biodibertsitatearen inguruan mintzatu ere mendi ibilaldiak egin bitartean, makina bat jolas egin genituen eta momentu ederrak pasa genituen guztiok batera. Talde jatorra benetan, bai ikasle eta baita irakasleak ere. Datorren urtera arte!

lope

Ataungo eta Aralarko gure ondare naturala zein kulturala hedatzen jarraituko  dugu. 2015/2016 ikasturterako erreserbak egiteko epea zabalik dago, jarri gurekin harremanetan informazioa eskatzeko (barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net).

Aralarko Parketxean antolatzen ditugun jardueren inguruko bideoa duzue hemen.

Gure etxeko ateak zabalik dituzue!

Advertisements

Utzi iruzkin bat / Deja un comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s