Drakula ez da hain beldurgarria

Drakula banpiro beldurgarri eta gaizkile moduan agertu izan zaigu betidanik eta horrek ez du saguzarren ospe onean lagundu. Batman pertsonaiak aldiz, superheroia izanagatik, gaztetxoen artean ospe ona izatea eragin du. Nolanahi ere, fikziozko mundua da hori eta errealitatea oso bestelakoa da.

Saguzarren ezaugutza oro har oso murritza denez herritarren artean, Parketxe Sareak irteera ugari antolatu ditu aurten ugaztun hegalari hauek gertuagotik ezagutu asmoz. Atzo, Ataungo Barandiaran Museoan izan genuen irteera. Taldetxo polit bat elkartu ginen iluntzeko 20:30ean Kiko Alvarez adituaren azalpenak entzuteko irrikitan. Museoko ganbaran “saio teorikoa” izan genuen, txikienek galdera ugari egin zizkioten Kikori eta argi geratu zen jakinmin izugarria zutela. Behin nozio teoriko horiek barneratuta Agauntza erreka ingurura hurbildu ginen “saio praktikoa” gauzatzera, saguzarrak ez dira eta uretatik oso aparte bizi.

saguzarrak irteera

Hauek emititzen dituzten soinuak ez dira gizakientzako entzungarriak (gehienak bederen) beraz Kikok makina berezi bat ekarri zuen, beren soinuak guretzako entzungarriak izateko eraldatzen dituena, uneoro gure parean, iluntasunean, hegan zebilen hori detektatzeko aukera eskainiz.

Oso gustura ibili ginen eta gauza ugari ikasi genituen ugaztun hauen inguruan; zer jaten duten, nola mugitzen diren, nola ugaltzen diren, nola ehizatzen duten, zer onura ekartzen dioten inguruneari… Eguna aproposa izan zen, tenperatura egokia, haize gutxi eta bidea argitu zigun ilargi bete handi eder bat. Hori gutxi balitz, bertaratu ziren familien haurrak handitan Kikok bezelako lana izan nahi zutela adierazi ziguten eta animalia desberdinen inguruan ikertzaile izan nahi zutela. Hortaz, zer gehiago eskatu geniezaioke horrelako irteera bati? Mila esker bertaratu zinetenoi. Kikori ere gure esker ona adierazi nahi diogu Museotik, beste behin ere saio polita eskaini zuen eta.

Hurrengo aukera Zegamako Anduetza Parketxean izango duzue, datorren larunbatean, irailak 5, iluntzeko 20:00etan. Izena emateko deitu 943802187 telefonora edota idatzi anduetza@gipuzkoamendizmendi.net helbidera.

Advertisements

Utzi iruzkin bat / Deja un comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s