Beroaren aurkako errezeta

Atzo goizeko bero zapari aurre egiteko errezetarekin bete-betean asmatu genuen Aralarko Parketxean.

Osagaiak: jertsea, eskularroak, txubaskeroa, uretako botak, kaskoa eta linterna.

Guzti hori motxilan sartu genuen atzo Lizarrustiko Parketxean bat egin genuen abenturazaleok eta bideari ekin genion goizeko 9:30ak aldera. Lareoko urtegirako ibilbidea fresko egin genuen, bertako pagadiek eskaintzen duten itzalpe atseginetik.

Copia de IMG_2543

Ordubetean Napariturri ingurura heldu ginen eta dagoeneko eguzkiak gogor jotzen ari zuela eta zuhaitz baten azpian hartu genuen atseden. Indar pixka bat hartu genuen Javierrek inguruko paisaia karstikoa eta Aralarko kanpo egiturak azaltzen zizkigun bitartean eta segituan berreskuratu genuen bidea.

12:00ak aldera, azkenean, heldu ginen. Beroaren aurkako gure errezeta sukaldatzear zegoen. Jertseak, txubaskeroak eta eskularroak ez genituen alperrik ekarri. Akaitz Txiki II kobaren ahoan ginen, sartzeko irrikitan. Jantzi, atondu eta barrura. Izugarri eskertu genituen barruko 13 graduak…

IMG_2695

Kobaren atarian bertako bizilagunak harrera egin zuen. Saguzarrak ongietorri polita egin zigun, gure gainetik hegan, eta izutu aurretik aurrera egin genuen, bale baten ahoaren eitea duen sarrera eder batetik. Berehala Aralarko lurrazpiko paisaiaren edertasuna begiztatu eta sentitu ahal izan genuen, estalaktitak, estalagmitak, zutabeak…

Berehala ohartu ginen ez ginela sartu bezain garbi aterako, ez horixe, ur ugari ez bazegoen ere lokatzez josia aurkitu genuen hasierako “putzua”. Hortik aurrera, gozatzera.

Esperientzia polita izan zen, formazio karstiko ederrak ikusi genituen eta Aralarko Natura Parkeak “kanpo-paisaia” ederrak bai baina “barne-paisaia” ederragoak dituela ohartu ginen.

Talde polita osatu genuen, jende jatorra eta sasoitsua gerturatu zitzaigun atzokoan Lizarrustira eta goiz polita izan zen. Beroaren aurkako errezeta aproposa!

Irteerako argazkiak ikusteko klikatu hemen. Mila esker gerturatu zineten guztioi eta bai zuei eta nahi duen orori ere gogorarazten dizuegu saio gehiago egingo ditugula Felix Ugarte espeleologia taldearen eskutik uda eta udazken honetan, hemen duzue informazio guztia. Eskerrikasko Javier eta Ainarari ere atzo erakutsitako guztiagatik.

Hurrengora arte!

Advertisements

Utzi iruzkin bat / Deja un comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s