Iturraran Parketxean erlakumea izan dugu bisitan gaur goizean

ERLAKUMEA 2015-05-07 Udaberriaren eztandarekin batera gartsuki hasi dira lanean erleak eta sasoi honetan, erle erregin berriak erle multzoa bildu eta bizileku berri baterako bidean jarri ohi dira. Lehendabizi zuhaixka eta zuhaitz adarretan pausatzen dira, ingurua begiztatu eta zuhaitz enbor baten zulogunea edo Iturraran baserriaren aurrekaldeko ohol arteko zirrikituetara joateko ondoren, argizarizko laberintuak eraikitzen hasteko prest.

Horrela hasi dugu eguna, erlazain jantziekin erlakumea erlauntzara bideratzen. Oiartzungo Haurtzaro ikastolakoak genituen jarraian, erleen sekretuak ezagutzeko gogotsu. On dagiela erregin jeleak, polenak, propoleoak eta eztiak. Eta nola ez argizari kandela egiten bukatuko dugu saioa.

ESKERRIK ASKO ERLEEI, ESKERRIK ASKO GURE BISITARIEI!

Advertisements

Utzi iruzkin bat / Deja un comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s