Oianlekuko mairu baratzeak, iraganaren lekuko isilak

Argazkia: Mikel Arrizabalaga
Argazkia: Mikel Arrizabalaga

Ibilbide honek Euskal Herrian dagoen historiaurreko harrespil multzo interesgarrienetako bat bisitatzeko parada eman digu. Bertakoek “mairu baratzea” esaten dieten monumentu megalitiko horiek artaldeen joan-etorrien lekuko isilak izan dira mendeetan.

Kauso I eta Kauso II mairu baratzeen ondotik pasatu eta Bunaniarriko tontorrerantz zuzentzen den bidezidorrari heldu orduko aldapa gogortzen hasi da. Gailurrean Lezoko mendizaleek jarritako gutunontziaren funtzioa betetzen duen danbolina (781 m). Zirkuluan irekitzen den panoramika ederraz gozatu ostean, Bianditzeko lepora zuzentzen den bidezidorra utzi eta iparralderantz maldan behera abiatu gara, bide seinalaturik gabe. Pinudi txiki bat zeharkatu eta Artikutzara doan errepidea gurutzatu ostean, Gipuzkoako biraren (GR 121) seinale zurigorriekin egin dugu topo. Pista zabalak atsedenlekura eraman gaitu. Pagaditik atera eta Oianlekuko iparraldeko mairu baratzeak gertu ikusi ditugu (608 m). Metro batzuk gorago, Basate izenez ezaguna den inguruan nabarmen-gaitz diren sei mairu baratze aurkitu ditugu.

Abiapuntura itzultzeko, atsedenlekura itzuli eta lehen utzitako marka zurigorriek erakutsitako bidetik adar gutxiko eta enbor luzeko pago gaztez beteriko pagadian zehar abiatu gara. Pista estaltzen duen orbela zapalduz  pinudian murgildu, langa metalikoa  igaro eta bidegurutzean iristean, aurrera zuzen jarraitu dugu. Kausorora heldu aurretik, zenbait errekasto zeharkatu, beste langa metaliko bat pasa eta abiapuntura iritsi gara.

Ibilbidearen MAPA

Bloga: http://askemikel.blogspot.com.es/2015/02/oianlekuko-mairubaratzak.html

BERRIAMIKEL ARRIZABALAGA / 2015-03-02 | 09:08

Advertisements

Utzi iruzkin bat / Deja un comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s