Natura interesgune berri bat Zegaman

Asteburu honetan, Zegaman zuhaitz berezien inguruan burutu diren jardunaldietan, munduko 35 zuhaitz monumental eta bereziren oinordekoak landatu dira Anduetza Parketxearen inguruan. Honenbestez, hemendik aurrera, beste erakargarritasun bat gehiago izango du Zegamak Anduetza Parketxearen eskutik bisitariei erakusteko.

P1060548

Zuhaitz berezi hauek, “Marti Boada” zuhaitz-bildumako landaretxoak dira, arrazoi bat edo beste bat tarteko, monumental eta berezi izendapena jaso duten zuhaitzen oinordekoak. Martí Boada zientzialaria izan zen zuhaitz hauen haziak jasoz bilduma hau egiten hasi zena eta, bera, gure artean izateko ohorea izan dugu asteburu honetan Zegaman. Martí Boada zientzialari oso ezaguna da mundu mailan eta besteak beste, Nelson Mandelaren eskutik Nazio Batuen munduko ingurumen-saria jaso zuen 1995ean.

Zegama eta Martí Boadaren arteko harremana ordea ez da gaurkoa, 2008an hasi zen Sant Celoní herrian (Bartzelona) egitekoa duten Europako Basoen Museoaren proiektuaren ildotik. Duela zazpi urte Zegamako interpretazio zentroko egur-bilduma ikustera etorri eta bisita horren fruitu izan da asteburu honetakoa.

P1060486

Jendearen harrera bikaina izan da bai larunbatez bai igandez antolatu diren ekitaldietan. Oso interesgarri suertatu dira Martí Boadak eta Jordi Bartroli kimikariak (Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko ikerlariak) emaniko hitzaldiak eta gai hauetan adituak diren pertsona ugariren arreta bereganatu dute. Larunbat arratsaldean berriz, hain gurea dugun txalaparta doinuez girotuta, zuhaitz berezi hauetako batzuk landatzeko aukera izan dute bertaratu diren herritarrek eta aurrerantzean, hauek zaintzeko eta erakusteko konpromisoa hartu du Udalak herritarren izenean Sant Celoniko Udalarekin batera hitzarmen bat sinatuz.

Copia de P1010693

Igande goizerako Anduetza Parketxeak antolatutako ibilaldi gidatuak ere berebiziko arrakasta izan dute. Martí Boada gidari dela zuhaitz berezi hauen bitxitasuna bertatik bertara ezagutzeko aukera izan den eta jarraian, Parketxeko xilotekan jasotzen diren zuhaitz berezienen egurrak ukitu, usaindu eta sentitzekoa. Eskerrik asko herritik zein Euskal Herri osotik Zegamara hurbildu eta ekintza hauetan parte hartu duzuen guztioi.

Advertisements

Utzi iruzkin bat / Deja un comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s