Arantzazuko Mikopoteoa, perretxikoetaz ikasi eta dastatzeko ekimen jendetsua.

Urtero udazken garaian jendea mugiarazten duen zaletasuna da perretxikoak jasotzearena. Horregatik urtero bezala aurten ere Mikopoteoa egin genuen Arantzazun eta ekimenak piztu zuen interesa handia izan zen.

Jardunaldiari hasiera emateko Javier Galarzak zenbait argibide eman zituen perretxikoetaz. Hamaika adibide eman zizkigun perretxiko jangarriak mendian ezagutu ahal izateko eta batez ere kaltegarriak izan daitezkenetatik bereziteko. Gandiaga topagunean elkartu ginenok  zalantzak argitzeko eta elkarren arteko esperientziak elkartrukatzeko aprobetxatu genuen aukera.

Jarraian pintxoak dastatzeko momentua iritsi zen. Arantzazuko jatetxeen zenbait gutizia prestatu zituzten egun honetarako. Zelai Zabal jatetxeak, Goiko-Benta jatetxeak, Sindikak eta Arantzazu Santutegia Hotelak hitzaldia amaituaz bat egin zuten pintxoen aurkezpena. Dastaketa bertan hasi genuen baina Arantzazuko zirkuitoan zehar luzatu genuen arratsalde gastronomikoa.

_MG_2607

Advertisements

Utzi iruzkin bat / Deja un comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s