Arantzazuko ibilbide irisgarria, neguan ere oinezean ibiltzeko aitzakia ederra

IMGP0060

Distantzia: Joan-etorria 3,5 km

Iraupena: Joan-etorria, 1 ordu.

Hasiera: Arantzazu Parketxearen albotik.

Zailtasuna: Oso erraza.

Bada Arantzazun ibilbide bat edonork egiteko modukoa. Bidea irisgarria da eta gurpildun aulkiekin ere naturaz gozatu ahal izateko dago egokitua. Paseoa motza izanagatik ere oso anitza da, basoak eta zelaiak uztartzen ditu, eta gainera, kokatzen den altitudeari esker (750 m) paisaia behatzeko oso aproposa da. Aizkorri Aratz Parke Naturaleko Andarto eta Orkatzategi gailurretaz gain, Artiako basoak, Elgeako mendizerra eta Anbotoren gailur biluzia ikuskatu daitezke. Ibilbidean barreiatuta dauden panel informatiboei esker animalia eta landaretzaz ikasteko aukera dago ere.

IMGP0046

Hau guztia gutxi balitz ibilbidearen hasieran Arantzazu Parketxea bisita daiteke mendi bideei buruzko informazioa eskuratzeko edo Parke Naturalaren inguruan gehiago ikasteko. Ibilbidean Gomistegi baserrian (Artzain Eskola) geldialdia egiteko aukera dago ere. Aurrez abisatuz gero aukera dago gaztaia dastatzeko, artzain txakurren lana ikusteko eta artzainaren ofizioa bertatik bertara ezagutzeko.IMGP0099

Beraz gazte zein heldu, ume edo nagusi elkar ikusiko gara Arantzazun negu honetan.

Advertisements

Utzi iruzkin bat / Deja un comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s