« Plaza horrek bazaukak txondar bat gañian »

4 ikazkin, txondar bat eta ehunka pertsona euri azpian zain, txondorra kea zeriola ikusteko zain. Une hunkagarriak bizi izan ziren atzokoan Arditurrin, hirugarren urtez txondorrari su eman ondoren.

Jose Billaluzek, Jose Manuel Etxartek, Josetxo Arbelaitzek eta Joxe Ramon Agirrek izan zuten atzokoan txondorra pizteko ohorea, azken asteetan txondorra kargatzen egon ondoren.Festari hasiera emateko Abaraxkako zanpantzarrak eta Haurtzaro Trikitilari Gazteekin kalejira egon zen Arditurrira iristeko, ondoren haurrek talo goxo-goxoak egin eta dastatzeko aukera izan zuten. Arratsaldeko 17:00etatik aurrera iazko txondorraren bideo emanaldia egon zen eta Elizalde ikastetxeko ikasleek gaztainak erre zituzten danbolinean.

DSC_0038

18:00ak aldera, agurra dantzatu zieten gure ikazkinei, ondoren bertsolari eta toberaren doinuez lagunduta, momentu benetan berezia bizi izan zuten han zeuden guztiek. Ander Lizarralde eta Iraitz Mateo txondorraren gainean zeudela bota zituzten bertsoak, toberaren hots biziez lagunduta. Ez zen tobera Arditurrin entzuten zen lehenengo aldia, izan ere, XX.mendearen hasieran, toberajole ezagunenak Arditurriko meategietako harri-zulatzaileak omen ziren.

Azkenik, iritsi zen txondorra pizteko momentua. Brasa prest zegoen  eta pala eskuz-esku pasata, azkenik, arratsaldeko 18:30etan Joxe Manuel Etxartek brasa tximinian barrena bota eta txondorrari su eman zion. Ohitura bihurtu denez, aurtengoan ere, duela 64 bat urte Fermin Perurenak bere aitari jarritako betsoak bota zituen Joxe Manuelek txondorraren gainean.

DSC_0106

DSC_0119

Musikak girotuta, arratsalde polita pasa zuten atzo Arditurrira gerturatu zirenek. Hemendik aurrera, txondorra piztuta mantentz

DSC_0138ea izango da ikazkinen lana eta horretarako gau eta egun egongo dira txondorra zaintzen eta behar denean, betagarri lanak egiten.

Ikatza abenduaren 20an aterako da, jai giroan ere eta bitarte horretan, Arditurriko Parketxeak bisita gidatu bereziak eskainiko ditu txondorra ikusteko (aurrez erreserba eginda 943 49 45 21 telefonoan). 2013ko txondorraren bideoa eta “Txondorra egunez-egun” argazki erakusketa ere ikusgai egongo dira parketxearen ordutegian.

Hemendik eskerrak eman nahi dizkiegu egun hauetan beraien laguntza eskainiko duten guztiei eta bereziki gure ikazkinei: Trumoia, Leatza, Baxerri eta Marroni.

DSC_0129

Oiartzun Irratiak azaroaren 27an txondorgileei egindako elkarrizketa entzuteko klikatu hemen.

Advertisements

Utzi iruzkin bat / Deja un comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s