Aitzbitarteko lehen gizakiak ezagutzen – Conociendo a los habitantes prehistóricos de Aitzbitarte

Atzo, udako Listorretako jardueren hirugarren ekintza izan genuen, Aitzbitarteko kobetan bizi izan ziren lehen gizakien bizimodua ezagutzeko aukera izan baitgenuen Aitzbitarteko Lagunak elkartearen eskutik. Eguraldi txarra iragarrita bazegoen ere, ez zuen euririk egin eta ia 60 pertsona hurbildu ziren bertara.

Ekintza honen helburuetako bat  garai haietan kobetan margotzeko erabiltzen zituzten materialak zeintzuk ziren eta nondik lortzen zituzten ulertzea zen. Gainera, umeek margotzeko aukera paregabea eduki zuten.

Era berean, ehizatzeko erabiltzen ziren teknika desberdinak ulertzeko eta erabiltzeko astia ere egon zen. Batetik, bultzagailu bidez azagaia, alegia, lantza arina jaurti zuten txiki zein handiek. Eta bestetik, arku bidez gezi ugari ere jaurti ziren. Halare, dianari jotzea oso zaila zela frogatu ahal izan zuten.

Azkenik, Aitzbitarteko Lagunek sua silex harriarekin nola pizten zuten ere erakutsi ziguten. Eta hemen ere, lana benetan zaila zela ulertu zen.

Hemendik eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartzaile guztiei, azaldu zuten interesagatik eta Aitzbitarteko Lagunei, beraien azalpen interesgarriengatik.

 listorreta

Ayer, celebramos el tercer evento de verano en Listorreta para conocer como vivían los primeros hombres que habitaron las cuevas de Aitzbitarte. Para ello, contamos con la ayuda de la asociación de Aitzbitarteko Lagunak. Aunque habían anunciado mal tiempo, no llovió y se acercaron casi 60 personas.

Uno de los objetivos del evento era saber que materiales utilizaban para pintar dentro de las cuevas, y de donde los obtenían. Además, los más pequeños tuvieron la oportunidad de pintar con ellos.

También hubo oportunidad de comprender y usar diferentes técnicas de caza. Por un lado, pudieron probar  las azagayas, unas lanzas ligeras, que lanzaban con un propulsor. Y por otro, el lanzado de las flechas con un arco. Así y todo, quedó demostrado lo difícil que era dar en la diana.

Para finalizar, hicieron una demostración de cómo encender un fuego con la piedra de sílex. Aquí también se vio la gran dificultad que conllevaba tal labor.

Desde aquí queremos agradecer a todos los asistentes el interés mostrado y a Aitzbitarteko Lagunak, por sus interesantes explicaciones.

Advertisements

Utzi iruzkin bat / Deja un comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s