Laguntxo berria Barandiaran Museoan

Txonta arrunta

Gaur goizean bisitari txiki bat izan dugu Barandiaran Museoan. Lanean ari ginela ate ondoan agertu zaigu, jakinminez, Txonta arrunt txiki bat (Fringilla coelebs). Inguruko gereziondo batean dute kabia eta txito abenturazale honek mundura salto egitea erabaki du, Joxemiel Barandiaranen lorratzari jarraituz.

Txito hau ziur asko azkenetarikoa izan da aurten, izan ere espezie honen ugalketa garaia martxotik ekainera luzatzen da. Amak bi astez txitatzen ditu kumeak eta gero beste bi aste behar izaten ditu kumeak kabitik ihes egin arte. Hemendik aurrera gure laguntxoa beste gazte eta helduekin elkartuko da eta hurrengo udaberrira arte elkarrekin egongo dira, taldean.

Beraz, datorren urtean, txori kantuak ezagutzeko ibilaldia antolatzen dugunean hantxe izango dugu gure laguntxoa, Ataungo zeruetatik txioka.

Txonta arruntaren informazio gehiago irakurtzeko klikatu hemen.

Advertisements

Utzi iruzkin bat / Deja un comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s