70 pertsona hurbildu ziren atzokoan Listorretara saguzarrak ikuskatzera

“Artizarra ortzantzean lehena da argitzen
saguzar zaharrena oraintxe da esnatzen
teila gorri orma grisa ixilean laztantzen
zoko beltzen hegaztiak gau berria ehuntzen.”

Atzo, udako Listorretako jardueren bigarren ibilaldia izan genuen, saguzarrak ezagutzeko aukera izan baigenuen Kiko Alvarez biologoaren eskutik. Eguraldiak lagundu ez zuen arren, 70 pertsonek hartu zuten parte ibilaldian, ugaztun ezezagun hauei buruzko xehetasunak ezagutzeko asmoz. Ibilaldi benetan arrakastatsu eta interesgarria izan zen atzokoa.

saguzaharra

Ibilaldiaren helburua saguzarrak gehiago ezagutzea zen, gugandik hurbil bizi diren arren, nahiko ezezagunak dira eta. Horretarako, Kikok saguzarren aniztasunaz, garrantziaz eta ohituretaz hitz egin zuen. Euskal Autonomia Erkidegoan dauden 25 espezietatik, Aiako Harria Natur Parkean 13 espezie egon daitezkela adierazi zuen. Espezie batzuk intsektuekin elikatzen direnez, intsektizida biologiko ezinhobeak direla adierazi zuen ere.

Saguzarrek frekuentzia altuko soinuak sortu eta entzuteko gaitasuna dute, horri eko-lokalizazioa deitzen zaio eta ultrasoinuei esker batetik bestera mugitu eta harrapakinak ehizatzeko gaitasuna dute. Gizakiak ez gara gai soinu horiek entzuteko, horregatik, soinu horiek moldatzen dituzten tresnak erabili behar izan genituen atzokoan saguzarrak entzun eta ikuskatzeko.

Gaueko 21:00ak aldera, eguzkia ezkutatzen hasi zenean ekin genion saguzarrak ikuskatzeari, hau baita momentu egokiena. Eguzkia sartu eta lehen orduetan oso aktibo egoten direnez, kiroptero ugari ikusi ahal izan genituen.

Hemendik eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartzaile guztiei, azaldu zuten interesagatik eta Kiko Alvarezi, bere azalpen interesgarriengatik.

Ibilaldiko argazkiak ikusi nahi badituzue klikatu hemen. 

Hurrengo jarduera abuztuaren 9an burutuko da, Aizpitarteko lehen gizakiak erakustaldiarekin. Historiaurreko bizimoduari buruzko erakustaldi eta tailerrak egingo dira Aitzbitarteko Lagunak elkartearen eskutik.


Ayer se acercaron 70 personas a avistar murciélagos en Listorreta

Ayer, se celebró la segunda actividad de verano en el área recreativa de Listorreta con una excursión para conocer murciélagos de la mano del biólogo Kiko Alvarez. A pesar de que el tiempo no nos acompañó, participaron 70 personas interesadas en conocer más detalles sobre este desconocido mamífero. La de ayer fue realmente una excursión exitosa e interesante.

El objetivo de la excursión era conocer de cerca los murciélagos, ya que aunque viven muy cercanos a nosotros, aún son desconocidos. Para eso, Kiko nos habló de la variedad, la importancia y las costumbres de estos quirópteros. De las 25 especies que hay en  Comunidad Autónoma del País Vasco, en el Parque Natural de Aiako Harria podría haber 13 especies. Los murciélagos son insecticidas biológicos excepcionales, ya que la fuente de alimentación de muchas especies son los insectos.

Los murciélagos son capaces de emitir y escuchar sonidos de alta frecuencia, a lo que se le denomina eco-localización. Gracias a los ultrasonidos, son capaces de moverse de un lado para otro y de cazar sus presas. El oído humano no es capaz de escuchar esos sonidos, por lo que ayer tuvimos que utilizar herramientas que transforman esos sonidos para poder ver y escuchar a los murciélagos.

Cuando el sol comenzó a esconderse, a eso de las 21:00 de la noche, comenzamos con el avistamiento ya que ese es el momento idóneo. Es en las primeras horas después de que se esconda el sol cuando los murciélagos están más activos y por eso pudimos avistar varios quirópteros.

Desde aquí queremos dar las gracias a todos los participantes por el interés que mostraron y a Kiko Alvarez por sus interesantes explicaciones.

Para ver el reportaje fotográfico de la excursión hacer click aquí.

La siguiente actividad se celebrará el 9 de agosto , se llevará a cabo una demostración y talleres sobre la forma de vida de la Prehistoria de la manos de la asociación Aitzbitarteko Lagunak.

Advertisements

Utzi iruzkin bat / Deja un comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s