Aralarko lurrazpiko sekretuak ezagutu genituen atzo

Atzo larunbata, eguraldi zoragarria bidelagun, Aralarko Akaitz Txiki II kobazulora egin genuen irteera. Bi talde osatu genituen Liarrustiko Parketxean eta batzuk Enirio ingurura gerturatu bitartean beste batzuk Akaitz Txiki II kobazulora sartu ziren, gero taldeak txandatuz.

Akaitz Txiki Aralar

Felix Ugarte Elkartekoek azalpen politak eman zizkiguten Aralarko sorrera-prozesuaren inguruan eta Eniriotik ikusten diren tontor eta egitura geologiko aipagarrienak azaldu zizkiguten.

Akaitz Txiki II kobazulora gogotsu sartu ziren partehartzaileak, Aralarko lurrazpiak zer eskainiko zigun jakiteko irrikitan. Kobazuloak ez zuen hutsik egin eta aste honetako euriteen ondorioz belaunetaraino busti behar izan zuten partehartzaileek aurrera egiteko. Bertako isiltasunaz eta iluntasunaz gozatzeko aukera ere izan genuen.

Hortaz, irteera polita izan zen atzokoa, egitura karstiko eta geologiko nagusien inguruan asko ikasteaz gain, abenturarako tartea ere izan genuen. Egia esan, bi talde bikain osatu genituen eta partehartzaileak izugarri gozatu zuten esperientzia honekin. Mila esker partehartzaile guztiei Gipuzkoako Parketxe Sarea eta Felix Ugarte Elkartearen izenean. Hurrengora arte!

Atzo irteeran zehar ateratako argazkiak ikusi nahi badituzue klikatu hemen.

Artelatzeko lantaldeko Mirenek egindako bideoa duzue ikusgai jarraian (mila esker Miren!):

 

Advertisements

One thought on “Aralarko lurrazpiko sekretuak ezagutu genituen atzo

  1. Ustez joan ginen besterik gabe
    bertara denbora-pasa
    Gogoan zela bezperan hemen
    botatako euri jasa
    Izan genuen bideko lagun
    izadiaren jolasa
    Akaitz txikiko barru aldeak
    sortu zidan goi-arnasa

Utzi iruzkin bat / Deja un comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s